Oi!
Oi! skinhead musika estiloa da, 1970eko hamarkadaren azken urteetan sortua. Sortu esaten dugu, baina Punkaren eboluzioa dela diotenak ere badira. Garai hartako Punk taldeek jarraitu zuten bidearekin bat ez zetorren Skin jendea, jadanik 1969. urtetik martxan zegoen mugimendu honek, Punk musika estiloa beraienganatu eta egunekotasunak eskaintzen zien gaiez bete zuten. Honela sortzen da Street Punk bezala ezagutzen duguna eta Oi!-aren aurrekaria izango dena.
Lehenengo Oi! taldeak Sham 69, Cock Sparrer, Cockney Rejets, edo 4 Skin izan zitezkeen, ezin dugu Oi! musikaren jaiotza egun batean edo talde batean zehaztu, aipatu dugun bezala eboluzio bat izan baitzen. Dena den Oi! izena Cockney Rejets taldearen diska batetik jaso zen, garai artan egiten zen musika edo bizitzeko era horri izen bat eman nahian. Estatu espainiarrera, 1985. urtean iritsi zen Decibelios taldearen eskutik.
Gaur egun Oi! musika mundu guztian zehar hedaturik dagoen musika estiloa dela esan dezakegu, nahiz eta mugimendu honen barruan ezberdintasun handiak antzeman. Honela eta paradoxa dirudien arren Skinhead antifaxisten eta neonazien estetika antzekoa da baita musika egiteko era ere. Nabarmentzekoa da, beraz, Skinhead mugimendua, arrazakeria eta neonaziekin lotzea ez dela zuzena. Skin eta Oi! musikaren estetikaren azpian mundu oso zabala aurki dezakegu ideia oso ezberdinak dituzten gazteek janzkera eta musika egiteko era berdintsua bereganatu baitute.
Euskal Herriko taldeak
- Afonia
- Aggressive Combat
- Apunta
- Ardi Galduak
- Arkada Social
- Cold Revenge
- Des-kontrol
- Destr-Oi!
- Disorders
- Doubling Boys
- Enboskada
- Hell Beer Boys
- Iskanbila
- Jonny Gerriwelt
- Kaleko Urdangak
- Kalekumeak
- Korrosion Zerebral
- Neallta Fola
- Never Surrender
- Oi! Kobras
- Orreaga 778
- Ostiada Oi!
- Puñetazo Oi!
- Rotten XIII
- Secuestro Express
- Semeputiek
- Special Crew
- Strikers
- Suspenders
- The Friday's Crew
- The Last Strength
- The Motherfuckers
- Trastorno Mental
- Zakarrak