Ohe-zimitz

Ohe-zimitzak Cimicidae familiako intsektu parasitoak dira. Odola baino ez dute jaten. Cimex lectularius da ezagutzen dugun ohe-zimitzik ugariena, eta gizakien odolez baino ez da elikatzen; beste Cimex espezie batzuek beste animalia batzuetaz elikatzen dira, adibidez Cimex pipistrelli, Cimex pilosellus eta Cimex adjunctus espezieek saguzarren odola jaten dute. Cimex lectularius espezieak nahiago izaten du etxe beroetako lotarako guneak (lastairak, bereziki) bizitzeko, eta aktiboago izaten dira gauez, baina ez bakarrik. Ohe horietan lo egiten duenaren odola jan ohi dute, hura ohartu gabe.

Ohe-zimitz
Sailkapen zientifikoa

Kontzu kalean jasotako altzariekin.
Ohe-zimitzaren lehen planoa.

Ohe-zimitzek osasun efektu okerrak dituzte, tartean larruazaleko gorriunean, efektu psikologikoak eta alergiak. Ez da ezagutzen patogenorik ohe-zimitzekin batera kutsatzen denik.

Historia

Milaka urtez gizakien parasito izan dira ohe-zimitzak. 1940ko hamarkadan mundu garatutik ia desagerraraztea lortu zen, baina 1995etik aurrera berriro ere ugaritu dira, pestiziden erresistentzia dela eta, pestiziden gaineko debekuengatik eta nazioarteko bidaiak direla eta. Covid-19ko pandemiaren ondoren turismoa suspertzeak eta etengabeko bero-boladek parasito hori berriro agertzea ekarri dute. Ingurumen Osasuneko Enpresen Elkarte Nazionalak (ANECPLA) ohartarazi du osasun publikoko arazo larri bihurtu dela. Ohe-zimitzei lotutako osasun arazoak mundu mailan hazkundean daude berriro ere.[1]

Ezaugarriak

Ohe-zimitzak intsektu txikiak dira, baina ikusgarriak: 5 mm. inguruko luzera dute eta haren mugimenduak batzutan motelak dira. Kafe kolorekoa, parasito horrek hiru hanka pare ditu, baina ez hegoak. Ohe-zimitzak burua motza eta zabala dauka. Bere begiak irtenak dira eta gorputza obalatua eta laua. Gorputza eta burua ile motz eta mehez estalita daude, zuzen garatutako sei hanka mehez inguratuak. Emeak sabela obalatua eta simetrikoa duen bitartean arrak sabel luzanga eta asimetrikoa dauka.[2]

Zimitz emeek bost arrautza jartzen dituzte egunean, oso txikiak eta ikusteko zailak. Bost eta bi aste artean behar izaten dituzte arrautzak eklosionatzeko. Intsektu hauek bi urte inguru bizi dira. Biktimen odolaz elikatzen dira Zazpi egunetik behin ateratzen dituzte, batez beste, ziztadak, baina hilabete askoan bizirik iraun dezakete, elikatu gabe.

Zimitzak gauez agertzen dira, goizaldean. Ezkutalekuetatik atera dira biktimei eraso egiteko, eta, odolaz elikatu ondoren, haien babeslekuetara itzuli dira.’ Hauek dira ezkutatzeko lekurik gogokoenak: oheak, altzariak, hormetako arraildura eta zirrikituak, lurzoruak, errodapiak, alfonbrak, moketak…

Arriskuak

Nahiz eta 40 agente patogeno baino gehiago har ditzake gizakiarentzat, orain arte, zimitzak ez dira izan gaixotasunak transmititzeko bektoreak. Honekin bakarrik frogatu da: ikerketak parasitoa transmiti dezaketenak Trypanosoma cruzi, eragilea Chagasen gaitza , Erdialdeko Amerikako eta Hego Amerikako patologia endemiko bat, hasierako etapetan diagnostikatzen zaila dena.

Izurritea «era kontziente» batean tratatu behar dela. Etxeko ohiko intsektizidak erabiliz gero, iraunkorragoak bihurtuko dira zimitzak, eta izurritea sakabanatuko da. Behin etxean sartuez gero, profesionalekin harremanetan jarri beharra dago.[3]

Ziztadak

Txintxearen ziztadek larruazaleko narritadura eta oso gogaikarriak eta deserosoak: usaina eragiten dute, eta insomnio-arazoak eragin ditzakete; batzuetan, hazka egitean, infekzio sekundarioak. Ziztada horien aurrean, lehenik eta behin, saiatu behar da ez urratzen, infekzioak saihesteko. Eremua garbitu behar da eta infekzioa edo erreakzio alergikoa agertzen bada, medikuarengana joan.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.