Ohaidetza
Ohaidetza ezkontza-loturarik gabeko bi pertsonaren arteko ezkondu-harremana da. Ezkontzan bion eskubideak bereak badira, ohaidetzan ohaideak gizarte-maila baxuagoa du. Antzinako Txinan eta Antzinako Erroman[1] estatus legala izan arren, egun monogamia da nagusi Mendebaldeko kulturan, eta ohaidea maitale bat besterik ez da.
Ohaidetza ohikoa zen Erdi Aroan, bereziki elizjendean. 1022an, Erromako Eliza katolikoak apaizek emazterik ez izateko debekua ezarri zuen eta, ordutik aurrera, bikote ez ofizial horiek ohaidetza bihurtu ziren. Hierarkia katolikoak gaitz iritzi egin zion ohaidetza horri, eta gero eta diziplina zorrotzagoa ezarri Mendebaldeko Europan. Trentoko kontzilioak (1563) ohelagunei eskumiku zigorra ezarri zien[1].
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Escriche, Joaquín. (1847). Diccionario razonado de legislacion y jurisprudencia. .
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.