Ogitarteko

Ogitartekoa[1] osagai desberdinekin (gazta, haragia, arraina, barazkiak....) betetako ogi zati erdibitua da, normalean eramateko hartzen dena. Lagunartean otarteko[2] eta bokata[3] ere esaten zaio. Ogi xerra karratuetan egindakoari sandwich[4] deritzo. Ogi zatiak nahi izatera saltsa desberdinekin bustiak egon daitezke, modu honetara ogitartekoa hezeago eta zaporetsuagoa izango da.

Udaiazpiko ogitartekoa.

Oinarrizko jakia da, beste prestaketa batzuen antzera, munduko herri eta kultura ugarik erabili izan dutena eguneroko elikaduran. Jaki desberdin hauek oinarri, karbohidrato asko duten (ogi motak) osagai bat izaten dute. Ogi mota desberdin hauek berriz barruan barazki, haragi, arrai... eman ditzakete.

Prestaketa hauen adibide dira italiar pizza, kebab turkoa, Greziako pita, sandwich ingelesa, Amerikako irin tortilla edo arepak, estatu batutako hanburgesa edo gure inguruan jaten den ogitartekoa.

Ogi ohikoenak

Ogitartekoa prestatzeko jeneralean ogi luzea erabiltzen da, hala nola baguette frantsesa eso txapata italiarra, baina edozein ogi edo ogi-xerrarekin egin daiteke.

Betegai ohikoenak

Saltsa ohikoenak

Erreferentziak

  1. «Ogitarteko». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2023-3-2.)
  2. «Otarteko». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2023-3-2.)
  3. «Bokata». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2023-3-2.)
  4. «Sandwich». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2023-3-2.)

Bibliografia

  • (Gaztelaniaz) Garcia Oritz. Garcia Ortiz. Gil Maula., Francisco Pedro Pablo Mario. (2012). OPERACIONES BÁSICAS Y SERVICOS EN BAR Y CAFETERÍA. Paraninfo, 93 or. ISBN 9788428327534..

Kanpo estekak

Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.