Ogino-Knausen metodo
Ogino-Knausen metodoak[1] emakumea bere hilerokoan zehar bestelako antisorgailurik gabeko sexu harreman baten ondorioz ernaldu eta haurdun geratzeko probabilitatea kalkulatu eta horretan oinarrituz hilerokoan zehar egun ezberdinak ernalkor/ez ernalkor eran sailkatzen dituen metodoak dira. Metodo antisorgailu moduan erabil daiteke, sexu harremana emakumea ernalkorra ez den egunetan burutzen bada eta hilerokoa erregular samarra bada denboran zehar. Haurdunaldia lortu nahi denean ere erabiltzen da, sexu harremana egun ernalkorretan burutuz.
Erreferentziak
- Euskalterm: [Ginekologia Hiztegia] [2015]
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.