Ogam

Ogam, Ogham edo Ogum idazkera antzina irlandera eta piktoera idazteko alfabeto sistema da, K. o. 400 - K. o. 600 bitartean erabili zena.

Ogam alfabetoa.

Kristau-aroko lehen mendeetan erabili zen, Irlandan batez ere.

Bere modu soil edo sinpleenean lau lerro taldez osatua dago, multzo bakoitzak marka batetik bostera egituratuta doazen bost hizki ditu, modu honetara 20 hizki sortzen direlarik. Idazketa gehienak laburrak dira eta izenez bakarrik osatuta daude. Lerro horizontal baten azpian edo gainean eginiko goitik beherako marratxoen edo marratxo diagonalen bidez idazten zen.

Ezagutzen diren 500 epigrafietatik 350 Irlandan kokatuta daude. Besteak, nagusiki Eskozia, Gales eta Kornuallesen banatzen dira. Harrizko monumentuetan eginak dira alfabeto horretan idatzirik aurkitu diren idatziak.

Ogam alfabetoa

Letra Izena Itzulpena Transkripzioa
Aicme Beithe
Beith «urkia» b
Luis «sua» edo «belarra» l
Fern «haltza» f
Sail «sahatsa» s
Nin «adar bikoiztua» n
Aicme hÚatha
Úath «beldurra» (?) h
Dair «haritza» d
Tinne «totxoa» t
Coll «hurritza» c
Cert «zuhaixka» edo «zatarrak» q
Aicme Muine
Muin «lepoa» m
Gort «zelaia» g
(n)Gétal «zauria», «hilketa» ŋ
Straif «sufrea» s
Ruis «gorria» r
Aicme Ailme
Ailm «zumarra» a
Onn «lizarra» o
Úr «lurra» u
Edad ? e
Idad «hagina» (?) i
Forfeda
Ébad «lertxuna» ea
Ór «urrea» oi
Uilen «ukondoa» ui
Iphín «arantza» io, p
Emancholl «hurritz bikoiztua» ae
Peith p
zuriunea soinurik ez
᚛ eta ᚜ «lumak»: hasiera eta amaiera soinurik ez

Irudi galeria

Erreferentziak

    Ikus gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.