Oftalmologia
Oftalmologia begien eta ikusmenaren diagnosiaz eta sendabideez arduratzen den medikuntzaren alorra edo espezialitate medikoa da.
Arlo honetako medikuak oftalmologoak dira.
Historia
XVI. mendean eratu zen medikuntzaren alor berezi gisa, Georg Bartisch alemaniar medikua begien eritasunei buruz idazten hasi zenean.
1738. urte inguruan egin ziren lehen begi ebakuntzak, estrabismoa zuzentzeko ebakuntza, adibidez.
XVIII. mendean egin zen ikusmenaren akatsen lehen zehaztapena: glaukoma (1750), gaueko itsutasuna (1767), daltonismoa (1794), eta astigmatismoa (1801).
1864. urtean hasi zen Frans Cornelis Donders holandar medikua eriei lente zuzentzaileak jartzen.
XX. mendean aurrerapen handiak egin dira eritasunei aurrea hartzeko eta jaiotzetiko begi akatsak sendatzeko. Beste aurrerapen handi bat korneako ehunetako ebakuntzak izan dira.
Begietako ohiko gaixotasunak
- Astigmatismoa.
- Begi-lauso edo kataratak.
- Hipermetropia.
- Keratitis.
- Konjuntibitis.
- Presbizia edo "ikusmen nekatua".
- Miopia.
Kanpo estekak
- (Frantsesez) Frantziako oftalmologoen sindikatu nazionala
- (Gaztelaniaz) Oftalmologiako Elkarte Espainiarra
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.