Ofiziozko txanda

Ofiziozko txanda[1] ofiziozko abokatu[2] batek herritar bati emandako zerbitzuari dagokio, eta auzitegi baten aurrean defendatuko du, doan, herritarrarentzat. Estatuak herritarrei finantzatutako zerbitzua da, herritarrek babes judizialerako eta berdintasun- eta independentzia-bermerik handieneko prozesurako duten eskubidea asetzeko helburuarekin; betiere, akusatu orok Legearen aurrean defendatzeko duen eskubidea errespetatuz; eta prozesu judizial bat hasteko beharrezko laguntza emanez. Horrela, baliabide ekonomikorik gabe, poliziaren jagotean edo espetxeen babespean edo babes judizial eraginkorra jasotzeko prozesu penal batean dauden herritarren beharrei erantzuten zaie. Doako laguntza juridikoaaren parte izango litzateke, eta, gainera, tasak ordaintzeko salbuespenak edo prokuradore baten laguntza (ofiziozko prokuradorea) jasoko lituzke, adibidez. Hala ere, zerbitzu horien irismenean alde handia dago herrialdearen eta eskualdearen arabera.

Ofiziozko abokatuak ez dira dedikazio esklusiboko enplegatu publikoak izaten; aitzitik, oro har, ofiziozko txanda abokatuek betetzen dute, beren borondatez, ordainduta edo ordaindu gabe, lagundutako prozesu bakoitzeko. Era berean, ez da nahastu behar pro bono publico lan egiten duen abokatu batekin, honek gizartearen mesederako arrazoi publikoetan modu altruistan jarduten baitu.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2001]
  2. Euskalterm: [Bake Epaitegiak Hiztegia] [2019]

Kanpo estekak

Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.