Bulegoa hiri txiki batean
Bulegoa hiri txiki batean (ingelesez: Office in a Small City) 1953an Edward Hopper margolari estatubatuarrak margotutako lana da. New Yorkeko Metropolitan Museum of Arten ikus daiteke. Errealismo artistikoaren estiloan kokatzen da. Urte horretan Hopperren lan bakarra izan zen.
Bulegoa hiri txiki batean | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Edward Hopper |
Sorrera-urtea | 1953 |
Izenburua | Office in a Small City |
Mugimendua | American scene painting (en) |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ekoizpen lekua | Truro (en) eta New York |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 71,1 () × 101,6 () cm |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Metropolitan Museum of Art |
Bilduma | Metropolitan Museum of Art |
Inbentarioa | 53.183 |
Argumentu nagusia | Bulegoa |
Deskribapena
Olio teknikaz erabilita margotuta 71 zm.×102 zm. ditu. Margolanean gizon bat bulego batean eserita kanpoaldeko paisiari begira ikus daiteke. Bulegoa eraikin baten goiko partean kokatuta dago eta bertatik beste teilatuak eta zeru urdina ikus daitezke. Estiloa Hopperren lanetan oso ohikoa da; nolabait bakardade gordina adierazten du baina modu atsegin batez. Hopperren emazteak horrela deskribatu zuen: "the man in concrete wall", hau da, "gizona hormigoizko horman".
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.