Office Open XML
Office Open XML (OOXML edo Open XML izenez ere ezaguna) Microsoftek sortu eta garatutako dokumentu elektroniko formatu multzo bat da.
- OpenOffice.orgekin (Bulegotika-suite, Sun Microsystemsek eta komunitateak garatutako kode irekiko software librea) ez nahastu.
ECMA-376 arabera formatu multzo hori formatu irekia izateko baldintzak betetzen ditu.
2008. urtean bozketa baten ostean Office Open XML ISO/IEC DIS 29500 horren arabera ere formatu irekitzat hartu zen[1].
Bateragarritasuna
Kritikatu egin zaio Microsoft enpresari bulegoko paketeetan ez[2] dituela ISO/IEC DIS 29500 horren arabera formatu irekitzat jo diren formatuak lehenetsita eskaintzen. Gainera, kritikarien esanetan, erabiltzaileek horrelako formatuak ez erabiltzeko arrazoiak eskaintzen dira behin eta berriro gordetzerakoan: "formatu horretan gordetzen baduzu informazioaren zati bat gal liteke". Txarrena da benetan galera batzuk (metadatuetan, grafikoetan, kapsulatutako objektuetan-eta), sor daitezkeela[2][3].
Microsoft Office bulegoko paketeetan badago, esate baterako .docx luzapenarekin gordetzeko aukera bat baino gehiago[4]. Euskaratzaileek "XML formatu ireki-hertsia" adierazpena erabili izan dute dauden aukeren artean ustez formatu irekia[5] den hori euskaraz izendatzeko.
Erreferentziak
- (Ingelesez) «ISO/IEC DIS 29500 receives necessary votes for approval as an International Standard» ISO (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
- (Ingelesez) «Complex singularity versus openness | Joinup» joinup.ec.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
- «The Document Foundation, LibreOffice and OOXML - The Document Foundation Wiki» wiki.documentfoundation.org (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
- «Why does Writer offer two options for saving in DOCX format? - Ask LibreOffice» ask.libreoffice.org (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
- (Ingelesez) Krempl, Stefan. (html) Microsoft-s-OOXML-fails-standards-test. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
Ikus, gainera
- Formatu ireki.
- Microsoft Office.
- ECMA-376.
- ISO/IEC 26300-1.
- LibreOffice.
- OpenOffice.org.
- OpenDocument.