Odolezko lau zerrenden kondaira
Odolezko lau zerrenden kondaira Aragoiko Koroa eta Bartzelonako konderriaren armarriaren jatorriari azalpena ematen dion kondaira bat da. Lehenbiziko aldiz 1551an Pere Antoni Beuter historialariak Valentzian gaztelaniaz idatzitako Espainiako kronika orokorraren bigarren zatian agertu zen, kondairan jazotzen diren gertakizuna baino 700 urte beranduago. Kondairak berehalako arrakasta izan zuen, eta ordutik aurrera Katalan Herrietan oso hedatua dago.
Kondaira
Kondaiaren arabera, normandiarren aurkako gudu baten ondoren, frankoen erregeak bere eskuak Bartzelonako kondea zen eta hiltzorian zegoen Wifredo Bilotsuaren zaurietan jarri eta haren odolarekin eta eskuko lau hatzekin katalan kondearen armarri urreztatuan lau zerrenda edo lerro margotu omen zituen, honakoa esanez: "Konde, zure armarria hau izango da".