Odol-plasma
Odol-plasma odolaren osagai likidoa da, non igerian dauden leukozitoak, globulu gorriak eta plaketak. Faktore koagulatzaile barik, serum izena hartzen du.
Odol-plasma | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | odola |
Konponenteak | urra gatz arrunta Albumina Globulina glukosa |
Identifikadoreak | |
MeSH | A12.207.270.695 eta A15.145.693 A12.207.152.693, A12.207.270.695 eta A15.145.693 |
FMA | 62970 |
Terminologia anatomikoa |
Laborategian odoleko plasma odolari bere osagai zelularrak kenduz lortzen da. Horretarako odola zentrifugatu ohi da: odoleko zelulak (eritrozitoak, plaketak eta leukozitoak) saiodiaren hondoan pilatzen dira, eta plasma gainaldean geratzen da.
Lotutako gaixotasunek, gaitasun koagulatzaile edo gatzatzaile honekin zerikusirik daukate, eta Hematologia espezialitatea hauetaz arduratzen da.
Fisiologia
Odol-plasmak garraiatzen ditu oso sustantzia garrantzitsuak gorputzerako, bai elikagaiak baita hondakinak direnak ere:
- Azido karbonikoa.
- Glukosa.
- Hormonak.
- Lipidoak.
- Oxigenoa.
- Proteinak. Hauen artean hauek dira aipagarrienak: albumina, globulinak (antigorputzak barne), konplementua eta gatzapen edo koagulazio prozesuan parte hartzen duen fibrinogenoa.
Lotutako gaixotasunak
- Hemofilia
- Koagulazio Intrabaskular Barreiatua
- Purpura Tronbotiko Tronbozitopenikoa
- Sindrome hemolitiko-uremikoa
- Tronbofilia
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.