Odile Kruzeta

Odile Kruzeta Olañeta (Eibar, 1957ko azaroaren 6a) kazetari euskalduna, gaztetan musikari, Fisika Zientziatan lizentziaduna, EITB-Irratiko zuzendaria izandako eta euskaltzain urgazlea 2006tik aurrera.[1][2]

Odile Kruzeta

Bizitza
JaiotzaEibar, 1957ko azaroaren 6a (66 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

Ibilbidea

Odile Krizeta Jose Mari Kruzeta eta Margarita Olañeta euskaltzale eibartarren alaba da. 14 urte zituela Zeruko Argian kolaboratzen hasi zen, Eibarko kronikak idazten. Musika ikasketak egin zituen Donostiako Kontserbatorioan. Fisika ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean eta matematika irakasle aritu zen. Izukaitz musika taldearen partaidea izan zen 1970ko hamarkadan (bi disko plazaratu zituzten). 1983an hasi zen Euskadi Irratian lanean.[3][4]

Musikaria

1974an Eibarren, kanta zaharrekin jarduteko bederatzi laguneko talde bat osatu zuten Odile Kruzetak eta beste batzuek, Izukaitz izenarekin: Fran Lasuen, Mariasun Iturriagagoitia, Aurelio Martinez, Jorge Kruzeta, Gentzane Milikua, Luis Alcoba, Kepa Jauregi eta Pedro Nagore. 1977tik aurrera serioago hartu eta orduan eman zioten benetako bultzada taldeari, gai propioekin. Kruzetak txirula eta teklatuak jotzen zituen, eta ahotsa ere jartzen zuen kantuetan. Donostiara joan ziren ikastera eibartar haietarik batzuk, eta han taldekide gehiago batu ziren Izukaitzera.

Ibilbidea EITBn

1982an hasi zen lanean Euskadi Irratian lanean Jose Mari Oterminek deituta. Izan ere, Herri Irratia kate donostiarrean ari zelarik, Izukaitzen jarduteagatik eta Otermin Euskadi Irratiko zuzendari izendatu zuenean, irratira lanera joateko gonbita jaso zuen. Hasieran musika saio bat egiteko eskaintza egin zion baina horri ezezkoa eman zion. Bigarrenez deitu zion eta informatiboetan lan egitea eskaini zion, horri baiezkoa eman ziolarik.[4] Hainbat irratsaio aurkeztu eta zuzendu zituen, tartean Euskadi Irratian egindako lehen tertulia politikoa. Albistegietako arduraduna izan zen hamalau urtez, eta, gero, irratiko zuzendaria, 1999tik 2009ra. Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakari zela, fonotekan aritu zen lau urtez. 2013tik 2019ko abuztuaren 31an erretiroa hartu zuen arte, EITBko Irrati Taldearen zuzendaria izan zen.[5][3]

Hurbil hurbiletik jarraitu ahal izan zuen hedabideetan bizitako aldaketa: globalizazioa . Bere hitzetan “glokaltasuna” dago gakoa, lokala eta globala uztartuz aurrera egitea. Sustraiak galdu gabe, eta ahaztu gabe nor informatu behar den, nor entretenitu nahi den, nori eskaini behar zaion konpainia, eta zein gizartetako iritzi aniztasuna ekarri nahi den hedabide bakoitzera, eta, era berean, munduari begira:[4]

« Kazetari batek ez du bere buruarentzat lan egiten, baizik eta gizartearentzat.  »

—Odile Kruzeta

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia, euskaltzain urgazleak. (Noiz kontsultatua: 2018-02-03).
  2. «Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Odile Kruzeta Olañeta - Fototeka departamentala» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-04).
  3. Urkizu, Urtzi. «Irratia, pasioz: aginte eta kritika» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-04).
  4. AGIRREZABAL, Lore. (2008-02-01). «Odile Kruzeta. Euskadi Irratiko zuzendaria: Euskaraz lan egiten dugun hedabideok euskal esparru komunikatibo bat osatu beharko genuke» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-04).
  5. 121,7 milioiko aurrekontua izango du 2013an EiTBk. (Noiz kontsultatua: 2018-02-03).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.