Odet
Odet (bretainieraz: Oded) Bretainia mendebaldeko ibai bat da, Finistère departamendua zeharkatu eta Bizkaiko golkoan itsasoratzen dena.
Odet Oded (br) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 62,7 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 47°51′45″N 4°06′09″W |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 724 km² |
Arro hidrografikoa | Odet basin (en) |
Bokalea () | Ozeano Atlantikoa (Bénodet Combrit) |
Ibilbidea
Saint-Goazec inguruan sortzen da Montagne Noires ("Mendi beltzak") izeneko mendilerroan, 175 metrotako altueran.
Quimper da zeharkatzen duen hiri bakarra eta bertan Steir ibaiarekin elkartzen da. Hortik hegoalderantz jotzen du eta nabigagarria bihurtzen da Combrit eta Bénodet herrien artean Bizkaiko golkoan itsasoratzen den arte.
Ibaiadarrak
- Guip
- Steir
- Jet
- Frout
Iruditegia
- Odet ibaiaren ibilgua Ergué-Gabéric inguruan.
- Le Corentin itsasontzia Quimperren.
- Cornouaille zubia (Bénodet).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.