Odesa

Odesa[1] (ukraineraz: Оде́са, ɔˈdɛsɑ) ahoskatua; errusieraz: Оде́сса, Odessa, ɐˈdʲesə ahoskatua) Ukrainako hegoaldeko hiria, Odesako oblasteko hiriburua eta Itsaso Beltzeko portu garrantzitsuenetako bat da. Odesako golkoan dago, Dniesterren bokaletik 31 km iparraldera eta Kievetik 443 km hegoaldera[2]. 2011ko urtarrilaren 1ean 1.009.145 biztanle zituen[3] (kilometro koadroko 6.191 biztanle), hots, herrialdeko hirugarren hiririk handiena. Hiria lau auzo-administratibotan banatuta dago: Kievsky, Primosky, Suvorovsky eta Malinowsky. Haietako bakoitzak bere administrazioa du, baina eskumen mugatuekin.

Odesa
Одеса
Одесса
Одесса
Ukrainako hiria
Administrazioa
Herrialdea Ukraina
ProbintziaOdesako oblasta
AlkateaHennadiy Trukhanov (en) Itzuli
Izen ofizialaОдеса
Jatorrizko izenaОдеса
Одесса
Posta kodea65000–65480
Geografia
Koordenatuak46°30′N 30°42′E
Map
Azalera163 km²
Altuera41
Demografia
Biztanleria1.010.537 (2022ko urtarrilaren 1a)
−5.289 (2021)
Dentsitatea6.157,7 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1794
Telefono aurrizkia048
Ordu eremuaUTC+03:00, UTC+02:00 eta Ekialdeko Europako Ordua
Hiri senidetuakAlexandria, Baltimore, Łódź, Split, Erevan, Yokohama, Varna, Haifa, Klaipėda, Rosh HaAyin (en) Itzuli, Van, Heraklion, Ratisbona, Genova, Gdańsk, Marseilla, Minsk, Valentzia, Huși (en) Itzuli, Konstantza, Chisinau, Vancouver, Liverpool, Valparaíso, Oulu, Jidda, Brest, Metropolitan City of Genoa (en) Itzuli, Larnaca Municipality (en) Itzuli, Nicosia Municipality (en) Itzuli, Szeged, Viena, Varsovia, Tbilisi, Tallinn, Qingdao, Pireo, Ningbo, Marrakex, Kalkuta, Istanbul eta Pärnu
MatrikulaBH eta НН / 16
http://www.odessa.ua

Izenaren jatorria

Izenaren jatorriak baliteke zerikusia izatea antzinako Greziako Odessos zeritzon koloniarekin (III.mendea). Anekdotarako tartea eskaintzen du izenaren jatorriak: greziar koloniarenaz gain, bestelako hipotesiarik ere bada, Katalina II.a Errusiakoak agindua eman omen zuen sortu berriak ziren hiriei izendapen femeninoa ezartzeko, orduko hegoaldeko hiri guztien izenak maskulinoak zirelako ustean: horra eme kutsuko Odesa hori.

Hirugarren etimologia bat frantsesaren eraginaren ildotik dator, hura baitzen errusiar gorteko hizkuntza: assez d’eau (ur nahikoa, /ase'do/ ahoskatua). Atzetik aurrera ahoskatzean, ‘odesa’-ren antzeko soinua sortu omen zen.

Historia

Antzinako aztarna askok Eki Mediterraneoarekin izan zuten harreman hori baieztatzen dute. Erdi Aroan lurrok erlazio estua izan zuten inguruko zein urrutiko aberri eta estatu-modu askorekin: batez ere Kieveko Rusarekin, Lituaniako Dukerri Handiarekin, Galitziarekin, mongolek euren agindupean izan zuten lurrekin, tartariarrek Krimean eratutako estatuarekin edota inperio turko-otomandarrarekin. XIV. mendean tartariarrek euren baitan hartu zuten Odesa. XV. mendean Khadjivey zeritzon ingurune honi eta 1529an turko-otomandarren agindupean zegoen, Jedisan izentzat zuen herrialde baten barruan. 1787-1792 bitartean errusiar eta turkiarren arteko gerra jazo zen, eta horren ondorioz, 1792ko Jassyko Itunaren harian, Errusia Berriaren zati bihurtu zen lurralde hura. 1795ean Odesa izena ezarri zioten gaurko hiriari.

XIX. mendea


1819-1858 bitartean Odesa portu frankoa izan zen, eta horrek zekartzan abantaila ekonomikoak agerian geratu ziren. Jatorri askotako biztanleak bertara biltzea eragin zuen: errusiarrak, ukrainarrak, juduak, greziarrak, bulgariarrak, albaniarrak, armeniarrak, italiarrak, frantsesak, alemanak… Hortik hiriko kale-izendegian jatorri horiek sarri islatzea: Frantsuszkiy eta Italianskiy bulebarrak, Grecheskaya (greziar), Evreyskaya (judu), Arnautskaya (albaniar) kaleak. 1823-1824an Aleksandr Puxkin idazlea bertan bizi izan zen eta, haren berbetan, Odesan "Europa usaindu, dastatu ahal duzu. Frantsesa nonahi entzuten da eta eskueran duzu Europako prentsa". XIX. mendean Errusiako laugarren hiri inportanteena zen, Mosku, San Petersburgo eta Varsoviaren ondotik. Hiriko arkitekturak Errusiakoa bainoago, Mediterraneoko Frantziako eta Italiako estiloak ditu aintzatago.

Odesako hazkundea Krimeako Gerrak gerarazi zuen (1853-1858); frantziarren eta ingelesen armadek bonbaz josi zuten. Gerra amaitutakoan, hazteari ekin zion atzera ere, eta 1866an trenak Kiev eta Kharkivekin lotu zituen. Garai hartan hirian juduek zuten garrantzia tamainakoa zen, biztanleriaren % 37 ziren. Haatik, eten barik jazarri zituzten eta euretako askok et askok Palestinara egin zuten ihes, batez ere 1882az geroztik.

XX. mendea

1905ean Odesako langileen matxinada izan zen. Sergei Eisensteinek istorio hori ardatz hartu zuen bere 1925eko lana filmatzeko: Potemkin korazatua (Bronenosets Potyomkin). Egun Potemkin izenaz ezagunak diren eskailera horietan bertan filmatu zituzten gerora zinemaren historian garrantzi erabatekoa izan zuten irudiak.

1917ko iraultza hasi eta handik hiru urtera Odesa hainbaten kontrolpean izan zen, harik eta Armada Gorriak 1920an hiriaren agintea bereganatu arte. 1921-1922 bitartean goseteak gogor jo zuen hiria. Bigarren Mundu Gerran Errumania eta Alemania hiriaren jabe egin ziren aldian-aldian, eta kalte eta galera handiak jasan zituen. 60.000 pertsona baino gehiago (batik bat juduak) hil edo erbesteratu zituzten. 1944an sobietar armadak askatu zuen.

Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak iraun zuen bitartean Odesako kaia merkantzien sartu-irten ekintzetarako leku estrategikoa izan zen. 2000ko urtarrilaren batean, eta 25 urteko balioarekin, portua gune ekonomiko salbuetsia izendatu zuten.

Klima

    Datu klimatikoak (Odesa, 1981–2010)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15.1 18.6 24.1 29.4 33.3 35.6 39.3 38.0 32.4 30.5 26.0 16.3 39.3
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.2 2.7 6.6 13.0 19.5 24.0 27.0 26.5 21.0 15.0 8.4 3.7 14.1
Batez besteko tenperatura (ºC) -0.5 -0.2 3.5 9.4 15.6 20.0 22.6 22.3 17.2 11.6 5.7 1.1 10.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2.8 -2.6 1.0 6.6 12.1 16.3 18.5 18.2 13.5 8.6 3.2 -1.2 7.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -26.2 -28.0 -16.0 -5.9 0.3 5.2 7.5 7.9 -0.8 -13.3 -14.6 -19.6 -28.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 34 37 32 27 36 49 45 38 43 34 41 35 451
Prezipitazio egunak (≥ ) 9 7 10 11 12 13 10 8 9 10 13 10 122
Eguzki orduak 77.5 81.9 124.0 186.0 263.5 291.0 313.1 300.7 240.0 170.5 78.0 55.8 2182
Iturria (1): pogoda.ru,[4]
Iturria (2): Hong Kong Observatory (eguzki orduak).[5]

Ekonomia

Portuak berariazko garrantzia du Odesako ekonomian. Bertatik itsasora bidean doaz aleak, linazia, artilea, egurra, abelburuak eta azukrea batik bat; eta bertara iristen dira kotoia, tabakoa, oihalak, tea, kafea... Industriak ere badu lekua: petrolio findegiak, ontzigintza eta autogintza.

Leku interesgarriak

  • Odesako Opera eta Ballet Antzokia
  • Potemkin eskailera
  • Bristol Hotela
  • Londonskaya Hotel
  • Odessa Passage
  • Odesako tren geltokia
  • Odesako udaletxea
  • Hretska plaza / Greziar plaza
  • Odesako Antzoki Filarmonikoa
  • Deribasivska kalea
  • Vorontsov jauregia
  • Vorontsov itsasargia
  • Odesako Arkeologia Museoa
  • Odesako Arte Museoa
  • Arkadia hondartza
  • Odesako hiri parkea
  • Shevtxenko parkea

Herritar ezagunak

Irudiak

Herri eta hiri senidetuak

Odesa ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
  2. Odessa city, Ukraine (Odesa) Ukrainetrek.com
  3. pogoda.ru. Погода и Климат – Климат Одессы. (Noiz kontsultatua: 2 October 2012).
  4. Climatological Information for Odessa, Ukraine, Hong Kong Observatory. Retrieved May 19, 2012.
  5. (Ingelesez) Yerevan Municipality Official Website. (Noiz kontsultatua: 2018-08-24).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Ingelesez eta errusieraz:

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.