Odd Man Out
Odd Man Out (euskaraz Gizon Bitxia Kanpoan) 1947ko Carol Reed ingeles zinema zuzendariak zuzendutako film beltz bat da. F. L. Green idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. James Mason, Robert Newton, Cyril Cusack, Kathleen Ryan eta F. J. McCormick aktoreek antzeztu zuten.
Odd Man Out | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1947 |
Izenburua | Odd Man Out |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta Zinema beltza |
Iraupena | 111 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa eta koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Carol Reed |
Gidoigilea(k) | R. C. Sherriff |
Antzezlea(k) | |
James Mason Robert Newton Cyril Cusack Kathleen Ryan (en) F. J. McCormick (en) Robert Beatty Dan O'Herlihy William Hartnell Fay Compton (en) Denis O'Dea (en) Noel Purcell (en) Elwyn Brook-Jones (en) Geoffrey Keen Wilfrid Brambell (en) Guy Rolfe (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Carol Reed |
Konpainia ekoizlea | Two Cities Films (en) |
Edizioa | Fergus McDonell (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | William Alwyn |
Argazki-zuzendaria | Robert Krasker |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ipar Irlanda |
Historia | |
Jasotako sariak | National Board of Review: Top Ten Films (en) BAFTA Award for Best British Film (en) 1st British Academy Film Awards (en) |
Nominazioak | |
Muntatze onenaren Oscar Sariaren (Fergus McDonell) izendapena jaso zuen.
Argumentua
Ipar Irlanda. Johnny McQueen (James Mason), IRAren antzeko irlandar erakunde nazionalista eta klandestino bateko buruzagia da. Kathleen Sullivan (Kathleen Ryan) eta haren amomanren etxean ezkutatua dago, erakundeari bere ekintzak burutzen jarraitzeko adina diru lortzeko lapurreta bat prestatzen. Baina gauzak okertu egingo dira: Johnny zauritua dago, ezin daiteke ezkutalekura itzuli, eta hiriko karriketan desagertuko da. Berehala, poliziak Johnny atzemateko maila zabaleko ehizari ekingo dio eta hiri osoa kontrolpean hartuko du, polizia inspektoreak (Denis O'Dea) Johnny eta bere taldekideak atzemateko asmoa baitu. Honela, gaua aurrera doan heinean, Johnnyk bere burua gero eta inguratuagoa ikusiko du. Bitartean, Kathleen Johnnyren bila aterako da.
Aktoreak
- James Mason: Johnny McQueen
- Robert Newton: Lukey
- Cyril Cusack: Pat
- Kathleen Ryan: Kathleen Sullivan
- F.J. McCormick: Shell
- William Hartnell: Fencie, tabernaria
- Fay Compton: Rosie
- Denis O'Dea: Inspektorea
- W.G. Fay: Aita Tom
- Maureen Delaney: Theresa O'Brien
- Noel Purcell (krediturik gabe): Tranbia gidaria
Kanpo estekak
- Odd Man Out film osoa ingelesez ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)