Odaliska emakume esklabuarekin
Odaliska emakume esklabuarekin (frantsesez: L'Odalisque à l'esclave) Jean-Auguste-Dominique Ingres frantziar margolariak 1839an egindako lana da. Margoa Charles Marcotte d'Argenteuil-en enkargua izan zen, bere bilduma pribaturako. Egun margolana Estatu Batuetako Massachusetts estatuko Cambridge hiriko Fogg Art Museumen erakusten da.[1] Orientalismoarekin lotutako horrelako margolan erotikoak ezagunak dira Ingresen obran.
Odaliska emakume esklabuarekin | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Jean Auguste Dominique Ingres |
Sorrera-urtea | 1839 |
Izenburua | L'Odalisque à l'esclave |
Mugimendua | neoklasizismoa Orientalismoa |
Ekoizpen lekua | Erroma |
Komisarioa | Charles Marcotte d'Argenteuil (en) ![]() |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 72 (![]() |
Genero artistikoa | biluzia eta genero-artea |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Fogg Museum (en) ![]() |
Bilduma | Fogg Museum (en) ![]() ![]() |
Inbentarioa | 1943.251 eta 1943.251 |
Jabea | Fogg Museum (en) ![]() ![]() ![]() ![]() |
Gertaera nabarmenak | 1867ko apirilaren 27a Banaketa-kanal — Hôtel Drouot (en) ![]() 1875 Banaketa-kanal — Hôtel Drouot (en) ![]() 1943 bequest (en) ![]() |
Historia
Margoa Charles Marcotte d'Argenteuil-en enkargua izan zen, bere bilduma pribaturako. Ingresek 1842an Baltimoreko Arte Museumen dagoen erreplika bat egin zuen, bi ikasleen laguntzaz: Paul eta Hippolyte Flandrin. Bien artean zehaztasun batzuk desberdinak agertzen dira.[2] Adibidez Baltimoreko margolanean, atzealdeko planoan Paul Flandrinek egindako lorategia ikus daiteke; lorategi hori Dampierre gazteluaren lorategian inspiratu zen.
Bibliografia
- Daniel Ternois, Ingres, Paris, Fernand Nathan, 1980 (ISBN 2-09-284557-8)
- Daniel Ternois eta Ettore Camesasca, Tout l'œuvre peint de Ingres, Paris, Flammarion, 1984, 130 or. (ISBN 2-08-010240-0).