Odaiba

Odaiba (japonieraz: お台場) , batzuetan Daiba edo-eta Tokioko teleportu hiria bezala izendatua) Tokioko Badiako uharte artifizial bat da. Administratiboki, Minato, Kōtō eta Shinagawako parte da.

Odaiba uhartea gauez

Historia

1853an sei uharte gotortu zituen Egawa Hidetatsuk Edo (Tokio) itsaso erasoetatik babesteko. Gaur egun oraindik uharte horiek bateria izenekin ezagutzen dira.

1941ean Tokioko kaia ireki zen eta Odaiba uhartea forma hartzen hasi zen. Hala ere 1990an berriz hartu zen uhartea egitearen proiektua eta 1996an inauguratu zen. Hotelak ezarri ziren bertan eta aisialdi eta turismo jarduerak bultzada handia izan zuen. 2002an trena iritsi zen eta ondoren Tokioko Erakustazoka ezarri zen.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, COVID-19 pandemiaren ondorioz 2021era atzeratu behar ian zirenak, triatloi probak Odaiba itsas parkean ospatu ziren.

Ondasun nabarmenak

Odaiba uharte komertziala eta ikuspegiagatik turistikoa ere bihurtu da. Hona hemen hainbat eraikin aipagarri:

Iruditegia

35°37′N 139°46′E


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.