Oda

Oda (antzinako grezierako ωδή, odé, kantua) hitz neurtuan eginiko konposaketa lirikoa da, hedadura ertainekoa (modu klasikoan, 15 soneto) eta gai noble eta goraipamenezkoa.

Antzina, musika tresna baten laguntzarekin kantatzen zen. Antzinako Grezian, bertan baitu odak bere jatorria, bi oda mota zeuden: koralak eta ahots bakarrak kantatutakoak (monodia).

Lirikako olerki konposaketa, non zerbait edo norbaitenganako gorespenezko miresmena adierazten den. Kantatzen den gaiaren arabera, sakratua, heroikoa, filosofikoa edo maitasunezkoa izan daiteke. Orokorrean, oda izena, kantatzeko egina den olerki orori ematen zaio. Adibide bat, Friedrich Schillerren Oda Poztasunari da.

Pindaro, Bernardo Tasso, Garcilaso de la Vega, José Martí, Pablo Neruda eta beste egile mordo batek, genero hau erabili izan dute euren olerkietan.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.