Ocotal
Ocotal ipar-mendebaldeko Nikaraguako udalerria eta Nueva Segoviako departamenduko hiriburua da[1]. 85 km²ko eremua du[2] eta 2012an 41.875 biztanle zituen[3].
Ocotal | |||
---|---|---|---|
hiria | |||
Independentzia Egunaren ospakizuna Ocotalen Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Nikaragua | ||
Probintzia | Nueva Segoviako departamendua | ||
Izen ofiziala | Ocotal | ||
Posta kodea | 37000 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 13°38′00″N 86°28′35″W | ||
Azalera | 85 km² | ||
Altuera | 611 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 34.580 (2005) | ||
Dentsitatea | 405,73 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1780 | ||
Ordu eremua | UTC−06:00 | ||
Hiri senidetuak | Wiesbaden, Santa Fe, Swindon eta La Courneuve | ||
alcaldiaocotal.gob.ni |
Coco ibaiaren arroko zabaldi batean dago, Entre Ríos mendilerrotik hurbil. Nekazaritza (kafe ekoizpena, batez ere), manufaktura industria (oinetakoak, altzariak, edariak) eta merkataritza dira ekonomiaren oinarriak. Errepidez Honduras eta Panamerikar autobidearekin loturik dago[1].
Erreferentziak
- Ocotal Global.britannica.com
- Municipalities of Nicaragua Statoids.com
- Población Total, estimada al 30 de Junio del año 2012 Inide.gob.ni
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.