Ocako pazoa
Ocako pazoa A Estrada udalaren Oca (San Esteban) parrokian, Pontevedrako probintzian dagoen Galiziako pazo ezagunetariko bat da. Espainiako Kultura ondasun izendapena du. Versailles galiziar izenarekin ezaguna da. Historikoki XIII. mendeko jauregia da baina eraikinak XVIII. mendekoak dira.
Ocako pazoa | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Galizia |
Probintzia | Pontevedrako probintzia |
Galiziako udalerrien zerrenda | A Estrada |
Parish of Galicia | Oca, A Estrada |
Settlement in Galicia, Spain | A Praza |
Koordenatuak | 42°44′47″N 8°23′40″W |
Arkitektura | |
Estiloa | Barrokoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0004571 |
Kokapena
Ocako pazoa Ulla ibaiaren lurretan dago, Boo eta Mao ibaiak biltzen diren tokitik gertu, Pontevedrako probintzian.
Egitura
Hiru alde bereizi egiten dira:
- Harresi barnean jauregia, lorategia eta baratza daude.
- San Antonio Paduakoaren eliza eta soldatako langileen etxeak
- Haratago mendiko paisaiak: Su Batan eta Bardoucosen larreak, Ourilesen zalditegia, Traga de la Cerrada...
Historia
Pazoren jauregia XIII. mendean kokatu da nahiz eta egundo eraikinak XVIII. mendekoak izan. Eraikin berri horiek, Barroko estilokoak, Fernando Gayoso Arias Ozores-ek, Ocako jauna eta Amaranteko Konteak, eraikitzeko agindua eman zuen. Eliza 1731 eta 1752 artean altxatu zen; batzuen ustez frai Manuel de los Mártires arkitektoaren lanak izan zitekeen. XIX. mendean lorategiak handitu eta hobetu egin ziren; François Viet lorazainaren lana izan zen. Egun Medinacelliren duketzaren partea da.
Lorategia
Pazoko lorategiak Galiziako adierazgarrienetarikoak dira. Patio nagusian iturria parterrez inguratuta ikus daiteke, ezpel zuhaizken inguratuta. Parterretan palmondoak, kameliak, errododendrok eta azaleak ikusten dira. Inguruan zuhaitz ugari daude: urkiak, haritzak, gaztainondoak, intxaurrondoak... Aldean, bi errekei esker, ur ugari dago: bat pazoren mugan larre batean zabaltzen da; besteak bi urmael sortzen ditu, "Virtudes" (Birtuteak) eta "Vanidades" (Hantukeriak). Bi urmaelak harrizko hormarekin mugatuta daude eta zubi batekin lotuta. Urmael baten erdian pazoren elementu ezagunena dago: txalupa itxura duen harrizko uharte artifiziala; uhartea portzelanazko murkoekin eta bi marinel kanoi batekin apainduta dago.
Iruditegia
- San Antonio Paduakoa eliza.
- Urmaela. Erdian harrizko txalupa ikus daiteke.
- Zubia.
- Iturria.
Erreferentziak
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ocako pazoa |