Obus
Obusa, kanoiak ez bezala, tiraketa kurbo baten bidez eraso dezakeen artilleria atala da. Tiraketa ez zuzen baten bidez, parabola bat eratuz, lurraren oztopo natural edo artifizialen gainetik, bere jaurtigailua bota dezake. Berez, 45º baino angelu handiagoetara hel daiteke.
Obusa, XIX. mendearen lehen erdialdean agertu zen lehen aldiz adiera honetan, baina Lehen Mundu Gerran hartu zuen berebiziko garrantzia, artilleriako atal garrantzitsuena bezala. "Goitik" eraso egitea ahalbidetzen zuen, erdi lurperatuta zeuden gotorlekuei batez ere. Hauek, kanoi tradizionalentzako, helezinezko jopuntua ziren.
Lehen, obusek jaurtitako jaurtigailuen irteerako abiada, neurri bereko kanoi batena baino txikiagoa zen tiro zuzenean, baina, oraingo aurrerapenei esker, irteera abiada handiagoa lortzen da, propultsio karga gehigarriak erantsiz, honekin, jopuntu bat behera botatzeko distantzia handiagoak lortuz. Orain, artilleria atal gehienak mistoak dira, kanoi-obusak, tiro zuzenean edo ez zuzenean tiratzea ahalbidetzen baitute
Jaurtigaiak
Obus izenarekin, orokorki forma zilindrokonikoa duen munizioari ere deitzen zaio, esfera formako balengandik ezberdintzeko. Beharbada, hitz hau, artilleria atalari zegokiona hasiera batean, Gerra Karlistetan Espainian erabili ziren obusek botatzen zuten munizioetan erabili zelako hartu zen.