Obulazio

Obulazioa obulu heldua obulutegitik askatzeko prozesuari deitzen zaio.

Prozesua

Obulua obulutegiko Graafen folikuluan dago, eta hau irekitzen denean, handik askatu eta emearen ernalketa hodietara iragaiten da, Fallopioren tronparen hodietan zehar umetokiraino. Emakumearengan 28 egunez behin askatzen da obulua, emakumeak 12-15 bat urte dituenetik 45-50 bat urterekin obulu egitetik gelditzen den arte. Ernalketarik ezean obulazioaren ondoren hilekoa izaten da, eta obulua kanpora botatzen da.

Obulazioaren jatorria

Obulazioa hipofisiak isurtzen dituen hormona multzo baten eraginpean dago. Obulaziorik ez denean gonadotropinak, erradioterapia eta beste sendabide batzuk erabiltzen dira obulazioa eragiteko. Halaber, sexu hormonen bidez obulazioa eragotz daiteke.

Obulazioa animalietan

Obulazioaren maiztasuna desberdina da animalia batzuetan eta besteetan. Hala, saguetan eta arratoietan, adibidez, 4-5 egunetik behin izaten da. Bestalde, animalia batzuetan urte osoan izaten den bitartean, beste batzuetan emea arreske den aldietara mugatzen da: zakur emeek adibidez urtean bi aldiz izaten dute. Beste animalia batzuek, untxi eta katemeek adibidez, kanpoko eragile baten beharra dute obulazioa izateko, sexu harremana bera adibidez.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.