Obra-lizentzia
Obra-lizentzia eraikuntzako edozein lan eta jarduera gauzatzeko eta lurraren edozein erabilera egiteko, aurretik behar den udal-baimen administratiboa da.[1] Bere helburua lizentzia-eskaera hirigintza-araudian ezarritakoarekin bat datorrela egiaztatzea da.
Kasu gehienetan, eskualde bakoitzean indarrean dagoen legediaren mende egon arren, honako jarduera hauek daude obra-lizentziaren mende:
- hirigintza-partzelazioak.
- lur-mugimenduak.
- oin berriko obrak.
- eta abar
Motak
- obra handiko lizentzia, oin berriko obra eta, oro har, eraikuntza baten egitura ukitzen edo fatxada-teilatuak aldatzen dituzten handitze-, aldatze- edo eraberritze-obrak eta urbanizazioko obrak egiteko behar dena.[1]
- obra xeheko lizentzia , eraikuntza edo instalazioaren egitura ukitzen ez duten eta lurraren edo lurrazpiaren okupaziorik ez dakarten obra guztiak egiteko behar den lizentzia.[1]
Erreferentziak
- Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008]
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.