Oboide

Oboidea arrautza itxurako kurba itxi laua da, lau zirkunferentzia-arkuz osatua: zirkunferentzierdi bat; bi zirkunferentzia-arku berdinak eta simetrikoak; eta beste zirkunferentzia-arku bat, desberdina. Oboideak bi ardatz ortogonal ditu, handia eta txikia izenekoak. Lau kurbadura-zentro ditu; eta, obaloak ez bezala, simetria-ardatz bakarra du.

Oboidea

Erabilerak

Oboide itxurako estolderia

Estolderietan erabiltzen diren hodiek (haien zeharkako ebakidurak, zehatzago) oboide itxura daukate. Forma berezi horrek, beheko aldera proportzionalki estutzen denez, hondakinak jalkitzea eragozten du, uraren abiadura maximoaren eta emariaren arteko erlazioa optimizatzen baitu (Poiseuille-ren legea).

Estolderia mota hori viktoriar garaian sortu zuten, Brighton-en (Ingalaterra).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.