Obligaziodun
Obligaziodunak, ekonomian, salgai hornikuntzaren arloan, herri edo hiriren bat, zerbaitetaz hornitzeaz arduratzen zirenak ziren, bereziki lehen beharreko gauzak.
Obligaziodunak Antzinako Erregimeneko Espainian
Obligaziodunak, Antzinako Erregimeneko hiriak hornitzeaz arduratzen ziren Espainian, obligazioaren enkantean eskaintza bat egin ondoren erabiltzen zuten pribilegioa. Enkanteak, publikoki zehazten zituen obligazioaren baldintzak, prezioa, kopurua edo beste baldintza batzuk, beti testuinguru historikoari dagokion kontsumitzailearenganako protekzionismo politikaren barnean. Salgaiak behin hiri edo herriko plaza nagusi edo plazatxoetara iritsi ondoren, obligaziodunen mende zeuden tablaiariek saltzen zituzten, edozein birsalmenta, legez kanpokotzak jotzen baitzen. Tablaiarien aktibitateari dagokionez, Errepesoak fiskalizatuak zeuden.
XVI. mendetik gortearen egoitza eta XVII. mendean hiri nagusi izan zen Madril hornitzen zuten obligaziodunek, garrantzi komertzial handia izan zuten, baina enpresari kapitalistaren aurrekaritzat hartzeko haina kapital metaketa izan ote zuten ez da ezagutzen. Edozein kasutan, ez dirudi bere estrategia, errenta feudaleko joanetorri nagusien toki bizkarroi batean egotetik haratago zegoenik, Antzinako Erregimeneko testuinguru historikoan espainiar hiriak ziren bezala. Uneren batzuetan, euren kontratuzko obligazioei aurre egiteko zailtasun handiei aurre egin behar izan zieten. Hornitze sistemaren liberalizazioa, pentsaezinezkoa zen garai hartan, eta konponbide are monopolistagoak pentsatzen ziren, denbora batez, hornikuntza obligazio guztiak Bost Gremio Nagusietan bateratu zituen elkartea bezala.