Oblatuen zubia
Oblatuen zubia (gaztelaniaz Puente de las Oblatas) Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen zubi bat da. Arrotxapea auzoko Antso Abarka plaza edo errotonda eta Arrotxapea eta Trinitarioak auzoko Gipuzkoa etorbidearen artean kokatua dago, hain zuzen ere zubia bera Otsagabia kaleak zeharkatzen du.
Oblatuen zubia | |
---|---|
Oblatuen zubiaren ikuspegi orokorra. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′N 1°39′W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1992 |
Arkitektura | |
Izena bertan dagoen Oblatuen egoitzari zor dio.
1992ko Sevillako Nazioarteko Erakusketako La Barqueta zubiaren ideia hartuz zubi hau eraiki zuten. Hiriaren antolamenduan funtsezko garrantzia du; izan ere, Arrotxapea, Iruñeko Alde Zaharra eta mendebaldeko auzoak (Donibane eta Mendebaldea) lotzeko bidea irekitzen baitu.
Iruditegia
- Oblaten zubia.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.