Obelix eta Konpainia
Obelix eta Konpainia (frantsesez: Obélix et Compagnie) Asterixen abenturak kontatzen dituen hogeita hirugarren komikia da. René Goscinnyk eta Albert Uderzok egin zuten. Le Nouvel Observateur astekarian argitaratu zuten lehenengoz eta, album moduan, 1976an. Kapitalismoaren kritika bat da.
Obelix eta Konpainia | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Egilea(k) | René Goscinny eta Albert Uderzo | |||
Argitaratze-data | 1976 | |||
Izenburua | Obélix et Compagnie | |||
Jatorrizko herrialdea | Frantzia | |||
Ilustratzailea | Albert Uderzo | |||
ISBN | 978-2-01-210155-5 | |||
Ezaugarriak | ||||
Hizkuntza | frantsesa | |||
Telesaila | Asterix | |||
Emanaldia | ||||
Hasiera-data | 1976 | |||
Fikzioa | ||||
ikusi
| ||||
Fikzio-unibertsoa | Asterix universe (en) | |||
kronologia | ||||
|
Istorioa
Obelixek, bere urtebetetzea ospatzeko, bere kabuz menderatu du erromatar gudaroste berria. Zesarrek berriro eskatuko du herrixka bereganatzea eta Kaio Preposterok, galiarren borrokarako grina gutxitzeko asmotan, kapitalismo sartzea proposatzen du.
Pertsonaiak
- Asterix
- Idefix
- Obelix
- Panoramix
- Julio Zesar
- Kaio Prepostero
Bitxikeriak
- Kaio Prepostero Jacques Chiracen karikatura da.
- Laurel eta Hardy erromatar legionario gisa agertzen dira.
Aurrekoa Bidaia Handia |
Asterixen abenturak 1976 |
Ondorengoa Asterix Belgikan |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.