Obulutegi (botanika)
Obulutegia, landare angiospermoetan, karpelo batek, bere ertzak elkarri soldatuta, edo zenbait karpelok, elkarren artean soldatuta, eratzen duten ontzitxoa da, pistiloaren oinean dagoena. Obuluak, obulutegi barneko lokuluetan kokatzen dira. Polinizazioa gertatu ondoren eraldatu egiten da: obuluak hazi bihurtzen dira eta obulutegia fruitu[1]. Landare gimnospermoetan, aldiz, ez da obulutegirik, eta kanpoaldeko zulogune batzuetan daude gordeta obuluak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/07/20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.