Obanosko Misterioa

Obanosko Misterioa Nafarroako herri horretan egiten duten formatu handiko antzezlana da, auto sakramental moduan egina. Manuel Iribarren eta Antonio Venturaren testuak erabiliz, Santos Begiristain apaizak sortu zuen gidoia Misterio de San Guillén y Santa Felicia izenez. Musikagilea Luis Morondo izan zen.[1] 1965ean estreinatu zuten eta 2000tik aurrera urte bikoititan bertoko Foru plazan antzezten dute. Antzezpenak zortzi urte irauten du eta 300 eta 400 auzokidek egiten dute.

Misterioari erreferentzia egiten dion murala.

1993an Nafarroako Jaialdien barnean sartu zuten eta 2001ean Espainiako Gobernuak Interes Turistiko Nazionaleko jai izendatu zuen.

Istorioa

Antzezlana Erdi Aroko kondaira batean oinarritzen da. Kondairaren arabera, Akitaniako San Gilen duke gaztea eta Santa Felizia bere arreba erromes joan ziren Santiagora.

Amokainetik igarotzen ari zirela, Santa Feliziak bertan geratzea erabaki zuen. Lur horiek zeharkatzen zituzten erromesei lagundu nahi zien. San Gilen, jeloz eta amorruz beterik, arreba hor geratu ez zedila saiatu zen. Ez zion, ordea, konbentzitu, eta, haserre bizian, San Felizia hil zuen. Dukea, triste eta damututa, Obanostik hurbil dagoen Arnotegiko ermitan sartu zen, Donejakue bidea negar batean egin eta gero.[2]

Zuzendari eta antzezle nagusiak

EkitaldiaUrteaDataZuzendariaZuzendari
laguntzailea
FeliciaGilenAgurea
I1965*Claudio de la TorreEdda de los RíosEnrique Closas?
II1966Claudio de la TorreEdda de los RíosEnrique Closas?
III1967Claudio de la TorreMª Dolores OstizRicardo Merino?
IV1968Claudio de la TorreÁngeles MakuaFrancisco Acosta?
V1969Claudio de la TorreBeatriz CarvajalFrancisco Acosta?
VI1970Claudio de la TorreBeatriz CarvajalFrancisco Acosta?
VII1971*Claudio de la TorreBeatriz CarvajalFrancisco Acosta?
VIII1972Claudio de la TorreMaría del PuyRamón Corroto?
IX1973Pablo VillamarMariló MuñozJesús Vega?
X1974Pablo VillamarVerónica OruetaJosé Mª Casiano?
XI1975Roberto CarpioMerche EskirotzÁngel Martínez?
XII1976*Roberto CarpioMerche EskirotzÁngel Martínez?
XIII1977Roberto CarpioMerche EskirotzÁngel Martínez?
XIV1993*Joaquín CorcueraPaula JaurrietaJavier Baigorri?
XV1999*Uztailaren 24-abuztuaren 1Iosu GarínBibí LirasPaula JaurrietaJavier BaigorriManolo Monje
XVI2000Alfonso Segura López de DicastilloBibí LirasNoemí AlcaláJavier BaigorriManolo Monje
XVII2002Uztailaren 20-27Alfonso Segura López de DicastilloBibí LirasNoemí AlcaláJavier BaigorriManolo Monje
XVIII2004*Uztailaren 24-31Javier del CuraTxema VillaplanaNoemí AlcaláManuel SalamancaFélix Ansorena
XIX2006Uztailaren 22-29Alfonso Segura López de DicastilloBibí LirasNoemí AlcaláJavier BaigorriJaime Malón
XX2008Uztailaren 19-26Javier del CuraTxema VillaplanaNoemí AlcaláXabi OlzaFélix Ansorena
XXI2010*Ez zuten egin

*: Done Jakueren urtea

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.