Ob
Ob[1] (errusieraz: Обь), batzuetan Obi deitua, erdialdeko Errusiako ibaia da, mendebaldeko Siberiako Altai kraia, Novosibirsk oblasta, Tomsk oblasta, Khanti-Mansi eta Jamalia-Nenetsia zeharkatzen dituena. 3.650 km luze da, baina ibaiadar nagusi duen Irtyxekin batera 5.410 kilometroko luzera du (Errusiako luzeena eta munduko zazpigarrena[2].
Ob Обь (ru) | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 3.650 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 52°25′56″N 84°59′07″E |
Estatu burujabe | ![]() |
Errusiako oblastak | ![]() |
Autonomous okrug of Russia | ![]() |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 2.990.000 km² |
Arro hidrografikoa | Ob Basin (en) ![]() |
Ur-emaria | 12.492 m³/s |
Lakuak | Novosibirsk Reservoir (en) ![]() |
Iturburua | Katun (en) ![]() |
Bokalea () | Kara |
Izena
Khantieraz As, Yag, Kolta edo Yema deitzen diote; nenetseraz Kolta edo Kuay; eta Siberiako tatariarrek Umar edo Omass izena ematen diote.
Geografia
Iturburua Altai mendietan duten Biya eta Katun ibaien bilgunean sortzen da Ob. Ipar-mendebaldeko norantzan Siberia zeharkatzen du, eta Ozeano Artikoan dagoen Ob golkoan itsasoratzen da.
Hiri nagusiak
- Barnaul
- Novosibirsk
- Kolpashevo
- Nizhnevartovsk
- Surgut
- Salejard
Hidrometria
Ob ibaiaren emaria 1930-1999 bitartean neurtua izan da Salekharden (itsasoratu baino 287 km lehenago)[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 2.950.000 km² ditu, arro osoaren % 99,2. Bertan urteko batez besteko emaria 12.492 m³/s da; emari handiena ekainean du (32.632 m³/s) eta txikiena martxoan (3.458 m³/s).
Ob ibaiaren batezbesteko emariak (m³/s), Salekharden neurtuak
Datuak: 1930 eta 1999 artean
![](../I/8726c48e6e3772650a4e1b23f735aaec.png.webp)
Erreferentziak
- 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-04-11).
- Ob River
- Ob At Salekhard R-arcticnet.sr.unh.edu