Oaxacako Herrien Herri Batzarra

Oaxacako Herrien Herri Batzarra, gaztelaniaz Asamblea Popular de los Pueblos de Oaxaca (APPO), gizarte erakunde talde mexikar bat da, 2006ko ekainaren 6an batzartuak poliziaren ustutze ekintza bortitz baten ondoren. APPOren helburua Oaxaca estatu mexikarreko Ulises Ruiz Ortiz gobernadorea kargutik botatzea da, ustelkeria, autoritarismoa eta herriaren ondare kulturala suntsitzeaz salatzen dutena.

APPOk itxitako kalea

APPOaren eta Oaxacako gobernuaren arteko gatazka maixu eta hezkuntza langileen sindikatuaren (SNTE) eskarien elkartasuna gisa hasi zen. Hasiera batean sindikatuak hezkuntza langileen soldata igoera eskatzen zuen soilik, baina poliziak indarrez SNTEren egoitza ustzen saiatu ondoren, gobernadorearen dimisioa, sindikatuko kideen aurkako atxiloketa eginduak atzera botatzea eta atxilotuen askatasuna hartu ditu helburutzat.

Ulises Ruizek entzurgor egin zien maixuen eskaerei, eta hauek inoiz hasi ez zen negoziazioa etentzat eman zuten 2006ko maiatzean eta greba deitu zuten Oaxacako eskola publikoetan. Hilabetearen 20ean, Moises Cruz, PRDko militantea eta Oaxacako Indigena Inmigranteen Sare Internazionaleko burua eraila izan zen.

APPOk hainbat manifestazio egin ditu Oaxacako hiriburuan, ia milio bat pertsona batuz Ulises Ruizen dimisioaren alde. 2006ean Guelaguetza festa boikoteatzen dute, jai herrikoia dela eta ez litzatekela kobratu behar argudiatuz.

APPOk egindako pintada

Estatuko telebista kate nagusia (Canal 9) bereganatu dute eta unibertsitalariek beraien irratia APPOaren eskura jarri dute, beste hainbat herri irratiren jabe direlarik. Bai telebista zein irrati kateek mugimendua antolatu eta egoeraren informazioa emateko balio izan dute, baita alertak emateko ere. Komunikabide hauen egoitzak tiroka erasotuak izan dira sarritan eta bere trasmisioak saboteatuak.

Zaachila, Porfirio Diazen Miahuatlan eta Santa Cruz Amilpas bezalako udaletxe asko hartu dituzte. 2006ko abuztuan, Huitzoko autopistako kobraketa postua bereganatu zuten, igarobidea libre utziz. Irailean, APPOk Mexikoko hiribururainoko ibilaldi bat antolatu zuen, 19 egunen ondoren senatuaren egoitzaren aurrera heldu zena.

APPOaren jarraitzaile asko erailak izan dira estatuko leku askotak, batik bat Mixteca inguruan, Mexiko osoko behartsuenetarikoan. Jamiltepeken, adibidez, hiru triki indigena erailak izan ziren. Juarezeko Oaxacan, poliziak bi manifestazio eraso ditu tiroka, bakoitzan lagun bana hilez.

Ulises Ruiz Ortizek gobernatzaileen eta bere alderdi PRIren babesa jaso du eta ez du dimititzeko asmorik. Momentu hauetan, Gobernu Federala eta APPO negoziatzen hari dira.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.