O Brother, Where Art Thou?

O Brother, Where Art Thou? (euskaraz Oi Anaia, Non Hago?) 2000. urtean Coen anaiek (Joel Coen eta Ethan Coen) zuzenduriko filma bat da. Bere istorioa Depresio Handiaren garaian kokatzen da, 1937ko Mississippi estatuan hain zuzen ere. Filma honen hasierako izenburuetan aipatzen den bezala, Homeroren Odisea kontakizunan oinarritzen da, bide batez, Estatu Batuetako Hegoaldearen usadiozko topikoak astintzen ditu. Bere garaian filma honetako "Man of Constant Sorrow" ("Atsekabe Etengabeko Gizona") abestia nahiko entzutetsua izan zen.

O Brother, Where Art Thou?
Jatorria
Sortzailea(k)Joel Coen
Argitaratze-data2000
IzenburuaO Brother, Where Art Thou?
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaFrantzia, Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua
Banatze bideadeskarga digitala eta eskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaBuddy filma, film komikoa, altxor bilaketa filma, liburu batean oinarritutako filma, krimenezko filma, musika-filma eta Road moviea
Iraupena103 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaOdisea
Kokapena
BildumaNew Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Joel Coen
Ethan Coen

Gidoigilea(k)Joel Coen
Ethan Coen

Antzezlea(k)
George Clooney (Odiseo)
John Goodman (Polifemo)
John Turturro
Tim Blake Nelson (en) Itzuli
Holly Hunter (Penelope)
Charles Durning (W. Lee O'Daniel (en) Itzuli, Zeus)
Michael Badalucco (Baby Face Nelson (en) Itzuli)
Wayne Duvall
Ed Gale
Ray McKinnon
Daniel von Bargen (Poseidon)
Chris Thomas King (Tommy Johnson (en) Itzuli, Robert Johnson)
Stephen Root (Homero)
Frank Collison
Musetta Vander (en) Itzuli
John McConnell
Lee Weaver (Tiresias (en) Itzuli)
Gillian Welch (en) Itzuli



[[Kategoria:Tim Blake Nelson (en) Itzuli antzeztutako filmak]]










[[Kategoria:Musetta Vander (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Gillian Welch (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaJoel Coen
Ethan Coen

Konpainia ekoizleaMike Zoss Productions (en) Itzuli
Touchstone Pictures
Working Title Films (en) Itzuli
StudioCanal (en) Itzuli
Universal Studios
[[Kategoria:Mike Zoss Productions (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]

[[Kategoria:Working Title Films (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:StudioCanal (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaTim Bevan
Eric Fellner
EdizioaJoel Coen
Ethan Coen
Tricia Cooke (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaNancy Haigh
Bestelako lanak
MusikagileaT Bone Burnett (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaRoger Deakins
Jantzi-diseinatzaileaMary Zophres (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaMississippi
Argumentu nagusiakartzelatik ihes egitea, errantry (en) Itzuli, Depresio Handia, sirena eta Ku Klux Klana
Historia
Nominazioak
Europako Zinemaren Saria, Europaz kanpoko Film Onenarentzakoa
13th European Film Awards (en) Itzuli

Joel Coen, Ethan Coen

Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria
73. Oscar Sariak

Ethan Coen, Joel Coen

Argazkigintza onenaren Oscar Saria
73. Oscar Sariak

Roger Deakins

studio.go.com…
IMDB: tt0190590 Filmaffinity: 742046 Allocine: 29785 Rottentomatoes: m/o_brother_where_art_thou Mojo: obrotherwhereartthou Allmovie: v201791 TCM: 420073 Metacritic: movie/o-brother-where-art-thou TV.com: movies/o-brother-where-art-thou Netlix: 60002991Edit the value on Wikidata

Argudioa

O Brother, Where Art Thou? filmak ihes egin berri duten hiru presoen istoria azaltzen digu: Ulysses Everett McGill, Everett gisa ezaguna (George Clooney); Pete (John Turturro) eta Delmar O’Donnell (Tim Blake Nelson). Hiru hauek preso talde batetik ihes egin berri dute, Everett esanaren arabera, berak auto blindatu batetik ohostu eta bere espetxeratzea baino lehen lurperatutako 1,2 milioiko altxorra berrezkuratzeko asmoz. Helburu hau lortzeko lau egun besterik ez dituzte, altxorra kokatzen den harana lasterrera proiektu hidroelektriko baten ondorioz urperatu eta Arkabutla aintzira bihurtuko baita. Ihesaldia hastean, trenbideko eskuzko gurdi batean doan itsu batekin topatuko dira. Gurdira igo eta Homeroren Odiseako igarlearen antzera itsuak etorkizuna iragarriko die.

Hirukotea altxorraren bilaketari ekingo dio, eta ibaitik hurbil fededun kongregazio edo lagunarte batekin topo egitean, Pete eta Delmar bataiatu egingo dira. Bidaia jarraitzearekin bat, hiruak Tommy Johnson gitarjolea adiskide egingo dute (Chris Thomas King blues musikariak antzeztua). Iheslariek musikariari ezerezean geldirik dagoen zergatiaz galdetzean, honek bere arima deabruari saldu ziola erantzuten die, betiere gitarra trebeziaz jotzeko trukean. Filmako une honek akleptismo elementu bat ezartzen du, Estatu Batuetako Hegoaldeko folklorean oso ohikoa den gaia sartzen baitu: deabruari bere arima saltzen dion musikariarena. Honen adibide argienetakoa Robert Johnson da.

Lauak euren buruei "The Soggy Bottom Boys" ("Hiru Ipurdi Bustiak", zinez errealitatean existitzen den musika taldea) musika talde izena ipini eta irratietxe batean "Man of Constant Sorrow" abestia grabatuko dute. Nahiz eta hasiera batean abestia diru erraza lortzeko asmoz abestu izan, gerora estatu osoan ospetsu bilakatuko da. Beren ibilgailua poliziak aurkitu ostean hirukotea Tommyrengandik banandu eta abentura euren kaxaz jarraituko dute. Izango dituzten topaketa ugariren artean, George Nelsonekin burututako auto bidaia eta banku lapurreta, hiru gizasemeen taldea sorgindu, lokartu arte hipnotizatu eta Pete itxuraz apo bilakatuko duten hiru lamien topaketa (Odiseako teknikaren antzekoa erabiliz), eta Big Dan Teague biblia saltzaile begibakarrarekin duten topaketa izango dira.

Istorioa korapilatzen doan heinean Odisea oroitarazten duten pertsonaiak irudikatzen dira, adibidez, Dan Teagle (John Goodman), biblia saltzaile begibakarra Ulises eta bere adiskideen bidaian agertzen den ziklopearen parekidea da; Ulysses Everett McGillek bere emazte den Penny (Penelope) eta alabekin duen berrelkarteratzea; edota hiru iheslariei euren ibilbidetik alboratzea lortu eta abere bilakatzen dituzten hiru erreka lamiak.

Aldiz beste pasarte batzuk hegoaldearen ikuspuntu kritikoa eskeintzen dute, esate baterako, Ku Klux Klan erakundearen ospakizun odoltsuak, suziz osaturiko topaguneak, sugarrezko gurutzeak, mozorrodun arrazistak, etab.

Aktorak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.