OWL

OWL (Web Ontology Language) ezagupen adierazpen lengoaia bat da, W3Ck Web semantikoa implementatzeko proposaturikoa. OWL ontologiak eraikitzeko erabiltzen da. Hau da, OWL erabiliz, esparru konkretu bateko kontzeptuak eta beraien arteko erlazioak ontologia batean adieraz ditzakegu. OWL ontologia batean banakoak, klaseak eta propietateak daude: propietateek banakoak bikotetan lotzen dituzte, eta klaseak banako multzoak dira. Banako, klase eta propietate bakoitza URI bidez identifikatzen da.

OWL ontologia bat erabiliz, ordenagailu batek ontologian adierazitako kontzeptuak arrazonamendu automatiko bidez kudea ditzake, erabiltzaileari kontzeptu horiei buruzko galderei erantzunak emanez edo kontzeptuon konsistentzia logikoa egiaztatuz.

Kanpo estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.