O'Donoghue's Pub
O’Donoghue’s Pub Irlandako Errepublikako Dublin hiriburuan dagoen pub edo taberna entzutetsu bat da. Bere ospea irlandar folk musikarekin duen loturatik datorkio, musika genero honetako zaletuentzat garrantzia handia duen lekua baita, bertan gaur egun aski ezagunak diren musika talde ugarik beren lehenbiziko kontzertuak eskeini baizituzten.
O'Donoghue's Pub | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Leinster |
Desagertutako erakunde administratiboa | Dublingo konderria |
Hiria | Dublin |
Koordenatuak | 53°20′17″N 6°15′14″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1934 |
Webgune ofiziala | |
Kokalekua
St. Stephen's Green parketik gertu dagoen Merrion Row kaleko 15. zenbakian kokatzen da. 1789an espezie biltegi gisa eraiki zuten eta
Historia
1934an O’Donoghue familiaren zuzendaritzapean egun osoz irekia egoten zen pub edo taberna bilakatu zen.
Taberna
Taberna Irlandar Musika Herrikoiari estuki lotuta dago, bestalde 60. hamarkadaren hasieran The Dubliners irlandar folk talde ospetsuak bere lehen pausoak hemen eman zituen. Beste hainbat Irlandar musikariek ere taberna honetan musika emanaldi bikainak burutu izan dituzte, horien artean: Christy Moore, The Fureys, Seamus Ennis, Joe Heaney eta Phil Lynott... euren argazkiak tabernaren hormetan zintzilikaturik ikus daitezkelarik. Azken hauen artean The Dubliners taldeko betiko kide ezagunak daude: Ronnie Drew, Luke Kelly, Ciaran Bourke, John Sheahan eta Barney McKenna, bai eta beranduago gehitu ziren beste kideenak ere: Eamonn Campbell and Sean Cannon. Eszenatokia tabernako sarreraren eskubikaldean kokatzen da eta bertan irlandar musika zaletuen gozamenerako gaueroko musika emanaldiak eman ohi dira.
1988an O’Donoghue’s taberna enkantera atera eta Oliver Bardenek erosi zuen.
« | O’Donoghue’s It was August 1962 When I first set foot in O’Donoghue’s A world of music, friends and booze Opened up before me I never could’ve guessed as I walked through the door Just what the future had in store A crossroads for my life I saw Lying there to taunt me. 1962ko abuztua zen O’Donoghue’s lehenbizikoz zapaldu nuenean Musika, lagun eta edarien mundua Nire aurrean ireki zen Inoiz ez nuen asmatuko atetik igaro nintzenean Etorkizunak prestatua zidana Nire bizitzaren bidegurutzea ikusi nuen Hortxe neuri irakasteko zain |
» |
Andy Irvine, 2004 |
Iruditegia
- The Dubliners musika taldeko kideen irudiak tabernaren barnealdean.
- Merrion Row kalea eta tabernaren kanpoaldea.
Erreferentziak
Pepper, Barrie (1998). Irish Pubs. Eric Dobby Publishing Ltd. ISBN 1-85882-046-4