Nynke Laverman
Nynke Laverman (Weidum, Frisia, Herbehereak, 1980eko apirilaren 14a- ) abeslari, aktore eta olerkari herbeheretarra da. Hainbat herrialdetan bizi izan da eta bakoitzean jasotako esperientziekin disko bana argitaratu du.
Nynke Laverman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Weidum (en) , 1980ko apirilaren 14a (43 urte) |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta abeslaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | ahotsa |
nynkelaverman.nl | |
Biografia
2002an Amsterdamgo Arte Eskolan kantuan graduatu zen. Portugalen bizi izan zen denboraldi batez eta Jan Jacob Slauerhoff poeta herbeheretarraren olerkiak frisierara itzuli eta fado bihurtuz kantatu zituen[1]. Ondoren Frida Kahloren inguruko dokumentala ikusi eta Mexikora joan zen. De Maisfrou ("artoaren emakumea") diskoa sortu zuen, espainiarrak iritsi aurreko kondaira eta mitologian oinarrituriko abestiekin[1]. Hirugarren diskoa Mongolian familia nomada batekin bizi zeneko esperientziak kantatu zituen eta Nomade izena eman zion. Disko honekin "Edison Saria" jaso zuen[1].
Alter diskoa Madrilen grabatu zuen eta nazioarteko sona izan zuen. Wachter ("zaintzailea") zaintzari omenaldi bat da eta Plant diskoan gizakiaren eta ingurumenaren arteko harremanak landu zituen[2].
Tarteka hainbat filme herbeheretarretan ere hartu du parte[3].
Diskografia
- Sielesâlt (2004)
- De Maisfrou (2006)
- Nomade (2009)
- Alter (2013)
- Wachter (2016)
- Plant (2021)
Filmografia
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2005 | Eilandgasten | Zangeres | |
2006 | Het zwijgen | Maartje van de slager | |
2007 | Pauw & Witteman | Bere burua | Telesaila, atal bakarra |
2012 | Tien | Bere burua | Dokumentala |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) sergiomonsalvoc, Autor. (2018-12-17). «NYNKE LAVERMAN» CON LOS AUDÍFONOS PUESTOS (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
- (Gaztelaniaz) «Nynke Laverman» Discogs (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
- «Nynke Laverman» IMDb (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).