Nylon 6
Nylon 6 edo polikaprolaktama Paul Schlackek IG Farbenen garatutako polimero bat da, bere produkzioaren patentea urratu gabe nylon 6,6aren propietateak erreproduzitzeko asmoa zuena (Ia aldi berean, Kohei Hoshinok Torayn ere lortu zuen nylon 6 sintetizatzea). Poliamida erdikristalinoa da. Beste nylon gehienak ez bezala, nylon 6 ez da kondentsazio polimero bat, baizik eta eraztun irekieraren polimerizazio bidez eratutakoa; honek, kasu berezi bat bihurtzen du kondentsazio eta gehitze polimeroen arteko konparaketan. 6,6 nylonarekin zuen konpetentziak eta ezarri zuen adibideak ere forma eman diote zuntz sintetikoaren industriaren ekonomiari. Izen komertzial ugarirekin saltzen dute, Perlon (Alemania), Dederon (Ekialdeko Alemania zaharra,[1]), Nylatron, Capron, Ultramid, Akulon, Kapron (Sobietar Batasun ohia eta estatu sateliteak) eta Durethan barne.
Nylon 6 | |
---|---|
![]() | |
Konposizioa | karbono |
Mota | Nylon |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 25038-54-4 |
Gmelin | 82519 |
EC zenbakia | 607-506-6 |
ECHA | 100.124.824 |
CosIng | 77531 |
UNII | 14GUK8I73Z |
Erreferentziak
- Rubin, E.. (2014). Synthetic Socialism: Plastics and Dictatorship in the German Democratic Republic. The University of North Carolina Press ISBN 978-1469615103..