Georgiar alfabeto

Georgiar alfabetoa (georgieraz: ქართული დამწერლობა, kʰɑrtʰuli dɑmt͡sʼɛrlɔbɑ ahoskatua) georgiera eta beste kartveliar hizkuntzak (mingreliera, svanera eta, zenbaitetan, lazera) idazteko erabiltzen duten alfabetoa da, batzuetan osetiera eta abkhazera idazteko ere erabili zutena.[1] Georgierak ortografia fonetikoa du eta egungo alfabetoak 33 hizki ditu[2]. Hizki bakoitzak forma bakarra du (arabieran bezala), ez baitu xehe/larri aukerarik. Ezkerretik eskuinera idazten da.

Historian zehar, georgiera asomtavruli, nuskhuri eta mxedruli alfabetoez idatzi da. Hizki izen berak izan eta hizkuntza bera idazteko erabiliak izan arren, hirurak ezberdinak dira.

''Asomtavruli'', ''Nuskhuri'', eta ''Mkhedruli'' alfabetoak dagokien transliterazioarekin.

Asomtavruli

Asomtavruli edo mrgvlovani georgiar alfabetoaren era historikoa da.

Asomtavruli hizkiak
ႭჃ,
 

Nuskhuri

Nuskhuria X. mendean sortutako eliz alfabetoa da. Egun, hagiografian baino ez da erabiltzen.

Nuskhuri hizkiak
ⴍⴣ, ⴓ

Mxedruli

Mxedrulia egungo alfabetoa da, lehendabizikoz XI. mendean sortua. XIX. mendera arte erlijioarekin zerikusirik ez zuten testuetan erabiltzen zuten, baina artean, aurreko era biak uztartzen zituen khutsuri ordezkatu zuen.

Mkhedruli hizkiak

Zenbakiak

Georgiarra Balioa
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
20
30
40
50
60
70
80
90
100
200
300
400*
400*
500
600
700
800
900
1000
2000
3000
4000
5000
6000
7000
8000
9000
10000

*Biek, eta, balio bera dute: 400.

Transkripzioa

Georgiako Geodesia eta Kartografiako Estatu Departamentuak, Georgiako Linguistika Institutuarekin batera, transliterazio-sistema nazional bat onartu zuen 2002an. Hala ere, beste bi sistema daude:

  • ISO 9984 sistema, eta
  • BGN/PCGN sistema.

Euskaltzaindiak euskararako Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak izeneko arauan, sistema hauek proposatu zituen, Natela Sturua georgiar euskaltzain urgazlearen proposamena jarraituz[3]:

  • goi-mailako lan akademikoetan edo espezializatuetan, ISO 9984 sistema erabiltzea, eta
  • komunikabideetan, literaturan, irakaskuntza ez-espezializatuan eta, oro har, dibulgazioan, transkripzio praktikoa proposatu zuen.
HizkiaUnicodeIzenaSistema nazionalaISO 9984BGNLazNAFEuskara
U+10D0anAh aA aA aA aɑa
U+10D1banB bB bB bB bbb
U+10D2ganG gG gG gG gɡg
U+10D3donD dD dD dD ddd
U+10D4enEh eE eE eE eɛe
U+10D5vinV vV vV vV vvv
U+10D6zenZ zZ zZ zZ zzz
U+10D7t'anT tT' t'T' t'T tt
U+10D8inI iI iI iI iii
U+10D9kanK' k'K kK kK' k'k
U+10DAlasL lL lL lL lll
U+10DBmanM mM mM mM mmm
U+10DCnarN nN nN nN nnn
U+10DDonO oO oO oO oɔo
U+10DEparP' p'P pP pP' p'p
U+10DFžanZh zhŽ žZh zhJ jʒzh
U+10E0raeR rR rR rR rrr
U+10E1sanS sS sS sS sss
U+10E2tarT' t'T tT tT' t't
U+10E3unU uU uU uU uuu
U+10E4p'arP pP' p'P' p'P pp
U+10E5k'anK kK' k'K' k'K kk
U+10E6ḡanGh ghḠ ḡGh ghĞ ğɣgh
U+10E7q'arQ' q'Q qQ qQ qq
U+10E8šinSh shŠ šSh shŞ şʃx
U+10E9činCh chČ' č'Ch' ch'Ç çtx
U+10EAcanTs tsC' c'Ts' ts'Ts tststs
U+10EBdzilDz dzJ jDz dzŽ ždzdz
U+10ECts'ilTs' ts'C cTs tsTs' ts'tsʼts
U+10EDč'arCh' ch'Č čCh chÇ' ç'tʃʼtx
U+10EExanKh khX xKh khX xxkh
U+10EFǰanJ jJ̌ ǰJ jC cj
U+10F0haeH hH hH hH hhh

Erreferentziak

  1. Omniglot.com. Georgian alphabet (Mkhedruli). .
  2. Shosted, Ryan K.; Vakhtang, Chikovani. (2006). «Standard Georgian» Journal of the International Phonetic Association 36 (2): 255–264.  doi:10.1017/S0025100306002659..
  3. Euskaltzaindia. (2011-11-21). Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.