Nuria Espallargas
Nuria Espallargas Álvarez (Esplugas de Llobregat, Bartzelona, 1979ko apirilaren 3a) bartzelonar ikertzailea, ekintzaile teknologikoa eta irakaslea da, Norvegiako zientzia eta teknologia unibertsitatean katedraduna (NTNU) eta teknologia-zuzendaria (CTO) Seram Coatings enpresan. Bere ikerketa-eremu nagusiak kimika, teknologia, azalera eta tribologia dira.
Nuria Espallargas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Esplugues de Llobregat, 1979ko apirilaren 3a (44 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | surface science (en) eta katedraduna |
Enplegatzailea(k) | Norwegian University of Science and Technology (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Txikitatik oso bitxia izan zen beti, eta joera handia zuen gauza praktikoetarako. Zientzietako irakasgaiak zituen gustukoen. Baina biologian ez da inoiz ondo moldatu. Beraz, kimika eta teknologia aukeratu zituen.[1]
1997. urtean hasi zuen kimika-karrera, eta karrera horren barruan materialen zientzian espezializatu zen, espezialitate teknologikoena baitzen. Kimikako masterra egin zuen eta materialen zientzietako eta metalurgiako doktoretza hastea erabaki zuen; izan ere, enpresa batean udako praktikak egin ondoren, karrera bukatzean konturatu zen ez zuela industrian aritu nahi, harago joan behar zuen eta. Doktoretza egiten ari zela, silizio karburoan (SIC) oinarritutako material batez arduratu zen, baina bere tesiarekin jarraitu zuen.[1][2]
Doktoretza Espainiatik kanpo egiteko aukera planteatu arren, bere unibertsitate-hezkuntza guztia Bartzelonako Unibertsitatean egin zuen. Doktore-tesia amaitzean, beste herrialde batean doktoratu ondoko plaza bat bilatzea erabaki zuen.[1]
Ibilbide profesionala
2009an, Zientzia eta Teknologia Unibertsitateko irakasle titularra izan zen Norvegian (NTNU), Mekanika eta Industria Ingeniaritza sailean.[3] Urte horretan bertan, tesi-proiektu bat zuzentzeko finantziazioa lortu zuen, eta aukera horretaz baliatu zen IKS lantzeko. Doktoratu aurreko ikasle bat kontratatu ahal izan zuen, silizio karburoan oinarritutako materialarekin ohituta zegoena (SIC). Horrelaxe sortu zen, munduko material sintetiko gogorrenetako bat.[4] 2011tik aurrera, Gemini Tribologia Zentroaren buru izan zen unibertsitatean.[3] 2012an, katedradun-plaza lortu zuen, eta unibertsitate horretako emakume katedradun gazteena bihurtu zen.[1]
Nuria Espallargasen irrtziz,
"Emakumeak nahi dutena egitera animatzeko unea haurtzaindegian hasten da. Hortxe hasten dira genero-desberdintasunak markatzen, eta hortxe hasten dira haurrak jarraitu beharreko ereduak eta rolak izaten".[1]
ThermaSic materiala asmatzeak aukera eman zuen Seram Coatings enpresa sortzeko, eta Espallargas izan zen asmatzailekidea, fundatzailekidea eta teknologia-zuzendaria (CTO).[5][6][7]
Argitalpenak
Sariak eta aintzatespenak
- Technport-en "Gazte Berrikuntzaren Saria", emakume ekintzaileei zuzendutako sari nazionala, bereziki teknologian eta zientzian.[10]
- 2015. urtean Teknologia Fakultateko komunikatzaile onenari (NTNU) emandako KOM sarirako izendatu zuten.[11]
- "2017 urteko Emakume ekintzailea " emakumezko teknologia-enpresariaren saria. Innovation Norwayk eta Merkataritza eta Industria Ministerioak emana. Sari horrek Lehen aldiz jaso zuen teknologiaren ikuspegi berezia.[12]
Erreferentziak
- Descubrimos más sobre Seram Coatings con Nuria Espallargas | Innovadoras TIC. .
- Alvarez, Nuria Espallargas. (2006). Optimización de recubrimientos de proyección térmica de alta velocidad (hvof) de cr3-c2-nicr y wc-ni para la sustitución del cromo duro. Universitat de Barcelona.
- «Nuria Espallargas - NTNU» www.ntnu.edu.
- «Una española entre las mujeres más innovadoras de Europa» Nobbot 2019-04-04.
- «Nuria Espallargas» TECHNOPORT 2020.
- «Una catalana, nominada al premio europeo de mujeres innovadoras 2019» La Vanguardia 2019-04-04.
- Olivares, David. (2019-04-16). «Una española aspira al premio europeo de mujeres innovadoras» MuyPymes.
- «Bibsys Bibliotekbase: Espallargas Nuria.» bibsys-almaprimo.hosted.exlibrisgroup.com.
- «Person #25569 - Nuria Espallargas - Cristin» app.cristin.no.
- «Vinnere av Innovator 2015 - Technoport» web.archive.org 2017-03-12.
- «KOM Award nominees 2015 - Faculty of Engineering Science - NTNU» web.archive.org 2017-03-12.
- «Oppstart av bedrift» www.innovasjonnorge.no.
- «EU Prize for Women Innovators 2019: thirteen candidates in the final» European Commission - European Commission.