Nur eta herensugearen tenplua (filma)

Nur eta herensugearen tenplua 2017ko Juan Bautista Berasategi gipuzkoar zinema zuzendariaren marrazki bizidunetako euskal film bat da. Toti Martinez de Lezearen izen bereko liburuan oinarrituta, Eneko Olasagastiren gidoia du.

Nur eta herensugearen tenplua (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2017
IzenburuaNur eta herensugearen tenplua
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoamarrazki biziduneko filma eta abenturazko filma
Iraupena65 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Juan Bautista Berasategi
Gidoigilea(k)Eneko Olasagasti
Bestelako lanak
MusikagileaJoserra Senperena

IMDB: tt6896378 Filmaffinity: 998597 Edit the value on Wikidata

Argumentua

Nur eta gurasoak Txinara joan dira bizitzera. Bertan lagun berriak egin ditu Nurrek, eta horietako baten urtebetetzea ospatzeko gonbita jasoko du. Festara joan eta dena okertuko da, bat-batean laguna desagertuko delako. Hortik aurrera, abentura batean murgilduko da Nur: dragoiaren bederatzi ateak zabaldu ahal izateko, hainbat oztopo gainditu beharko ditu.[1]

Erreferentziak

  1. «Zinemina, esperientzia partekatuaren nostalgia» Berria 2020-04-18 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak

Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.