Numidia
Numidia[1] (K.a. 202 – K.a. 46) antzinako erresuma berberea izan zen zen, gaur egungo Aljeria eta Tunisia artean kokatuta. Gero erromatar probintzia bihurtu zen, ekialdean Mauretania, mendebaldean Afrika prokontsularra eta hegoaldean Sahara zituena.
Historia
Lehendabizikoz Polibiok K.a. III. mendean erabili zuen Numidia izena Kartagoren mendebaldea izendatzeko. Eskualdean herri bi bizi ziren: ekialdean Masailiak eta mendebaldean Masaesiliak. Bigarren Gerra Punikoan mendebaldekoak Kartagoren aliatuak izan ziren eta ekialdekoak Erromarenak. Gerra bukatu eta gero, erreinua Erromako erreinu menperatu bihurtu zen.
Baina, Numidia Erromako arazoetan sartu zenez Luzio Kornelio Silak eskualdea menpean hartu zuen eta erregea akabatu. Gero Afrikako probintzien antolakuntzan sartu zen, azkenean, Numidia Cirtensis izateko.
428an, basamortutzeak, bandaloen okupazioarekin batera, bere beherakada hasi zuen.
Hiri nagusiak
Eskualdea erromatartua zenez, hiriz beteta zegoen. Nagusienak honako hauek ziren:
- Kartago, erreinuaren hiriburua
- Rusicada, Kartagoren portua
- Zirta
- Hipona, San Augustin Hiponakoaren gotzain-hiria
- Tipasa
- Lambessa, Legio III Augustaren kokapena
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.
Kanpo estekak
120ko Erromatar Inperioko probintziak | |
---|---|
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre | |