Nukleo (informatika)

Informatikan, nukleoa edo kernela (alemanezko kern-etik dator, hezurra edo nukleoa esan nahi du) sistema eragilearentzat behar-beharrezkoa den software bat da, modu pribilegiodunean edo nukleo moduan aktibatzen den atala bezala ere ezagutzen da. Programei ordenagailuaren edo bestelako gailu informatikoen hardwarera sarrera segurua ematea da bere arduretako bat, hau da, baliabideen kudeaketaren arduraduna da. Kudeaketa hau gauzatzeko sistemari deiak egiten dizkion zerbitzuak erabiltzen ditu. Gailu informatikoetan, programa asko daudenez eta hardwarerako sarrera mugatua denez, zein programa eta zenbat denboran erabiliko duen hardwarea zehazten eta agintzen duen softwarea da.

Kernelaren loturak, ordenagailuko Hardware eta Software aplikazioekin.

Nukleoek dituzten eginkizunak

Nukleoen eginkizun nagusiak, prozesuak martxan jartzea eta karga ziurtatzea dira. Bestalde, erabiltzailearen espazio pribatuko programen eta espazio nukleoaren artean interfaze bat proposatzea ere bere eginkizuna da. Nukleoek beste hainbat eginkizun ere bete ditzakete, baina horiek garrantzi txikiagokoak dira.

Sistema motak

Ordenagailu bat erabiltzeko ez da beharrezkoa beti nukleo bat edukitzea. Programak martxan jar daitezke ordenagailu edo gailu informatiko huts batean, betiere, beraien jabe edo erabiltzaileek ez dute sistema eragilearen laguntzarik jasoko nukleorik gabe.

Jarraian dituzue lau nukleo nagusienak:

  • Nukleo monolitikoak: Hardwarearen hainbat abstrakzio errazten ditu.
  • Mikronukleoak: (ingelesez: microkernel) zerbitzari deritzen aplikazioak erabiltzen ditu, erabilgarritasuna areagotuz.
  • Nukleo hibridoak: (aldaturiko mikronukleoak) Mikronukleoen oso antzekoak dira baina kode gehigarri bat dute nukleoaren espazioan, hau azkarrago martxan jar dadin.
  • Exonukleoak: ez dute inolako abstrakziorik errazten, baina liburutegiak erabiltzen uzten ditu, hardwarearekiko sarrera ia zuzena lortuz eta bere balioa handituz.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.