Nuevo Catecismo Católico
Nuevo Catecismo Católico Donostiako punk musika taldea da.
Nuevo Catecismo Católico | |
---|---|
Intxaurrondo kultur etxean, 2017-11-18. | |
Datuak | |
Jatorria | Donostia (Gipuzkoa) |
Musika mota | Punk-Rock |
Urteak | 1992 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | No Tomorrow, Goo Records |
Taldekideak | |
Arturo Ibáñez Gonzalo Ibáñez Arturo Zumalabe Iker Illarramendi Beñat Bergara | |
Lehengo taldekideak | |
Julen Atorrasagasti Jorge Reboredo Eneko Etxeandia Beñat Irureta | |
Informazio gehigarria | |
Historia
Nuevo Catecismo Católico, 1992an, La Perrera taldea desegin zenean Donostian (Gipuzkoa) sortu zen taldea da. Gonzalo eta Arturo Ibañezek, Arturo Zumalabe (Hondakin taldeko baterijole ohia), Julen Atorrasagasti (Barrakos taldeko bajujole ohia) eta Jorge Reboredorekin (Barrakos taldeko gitarjole ohia) batera, NCC sortzea erabaki zuten. Formazio honekin, beraien lehen bi diskak kaleratu zituzten (Nuevo Catecismo Catolico eta En llamas). lehen bi diska hauek, hard rock estiloan kokatzen dira.
Hurrengo bi diskoetarako, Diskoetxez aldatu zuten eta baita formazioz ere. Jorge eta Julenek, 1995ean taldea utzi zuten eta Iker Illarramendi sartu zen gitarra jotzeko. Formazio honekin, Espainiar Estatuan etaFrantziar Estatuan bira egin zuten. Honez gain 10 hatzbeteko binilo bat ere kaleratu zuten.
2001ean, berriz ere formazio aldaketa bat jasan zuten. Gonzalo eta Arturok taldea utzi zuten eta beraien ordez, Eneko Etxeandia (Teen Dogs taldekoa) sartu zen. Formazio berriarekin, Scarred for life diska kaleratu zuten. Disko hau atera ondoren, Safety Pins taldearekin batera LP bat kaleratu zuten.
Beraien ibilbide guztian, Hellacopters, DOA, The Dammed, Señor No edota The Dictators bezalako taldeekin jo izan dute.
Taldekideak
- Arturo Ibáñez - Gitarra eta ahotsa.
- Gonzalo Ibáñez- Baxua eta ahotsa.
- Arturo Zumalabe - Bateria.
- Iker Illarramendi (1995-) - Gitarra.
- Beñat Bergara (2015-) - Baxua.
Lehenagoko Taldekideak
- Julen Atorrasagasti (1992-1995) - Baxua.
- Jorge Reboredo (1992-1995) - Gitarra.
- Eneko Etxeandia (2001-2011) - Ahotsa.
- Beñat Irureta (2012-2015) - Baxua.
Diskografia
- Nuevo Catecismo Católico (1993, Goo Records)
- Why she's a girl from the chainstore? (No Tomorrow, 1993)
- En llamas (1995, Goo Records)
- Un nido de víboras/I won't look back (Goo Records, 1995)
- Aún no habéis visto nada (1996, No Tomorrow)
- Nuevo Catecismo Católico/Shock Treatment (1996, No Tomorrow)
- Generación perdida (1998, No Tomorrow)
- To hell & back (1999, Punch Records)
- Scarred for life (2001, Punch Records)
- 100% Punk Rock superfight!!! (2003, H-Records)
- 1530 segundos de... Nuevo Catecismo Católico (2006, No Tomorrow)
- Señor No vs Nuevo Catecismo Católico, No Tomorrow cumple 16 (Forever) (2009, No Tomorrow)
- NCC & Kid Slug, a tribute to The 101'ers (Bi Batean Diskak, 2011)
Iruditegia
Kanpo Loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nuevo Catecismo Católico |
- (Gaztelaniaz) Nuevo Catecismo Católicoren webgunea