Nudibrankio

Nudibranchia edo nudibrankioak gorputz biguneko itsas gastropodoen barruko molusku animalia talde bat da, larba egoeratik pasa ondoren euren oskola uzten dutenak. Kolore biziak dituztelako oso ezagunak dira, eta forma oso aldakorrak hartu ohi dituzte. 2.300 bat espezie baliagarri izendatu dira.

Nudibrankio
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaEumetazoa
FilumaMollusca
KlaseaGastropoda
Ordena Nudibranchia
Blainville, 1814

Hitza latinetik dator, nudus, biluzik eta grezieratik βραγχια, brankhia, zakatzak.

Nudibrankioak batzuetan itsas-bare izena hartzen dute, baina itsas-bare izena hartzen duten animalia askok ez dute talde taxonomiko bera osatzen, eta ez dute harreman zuzenik. Itsas-bare batzuk, adibidez Sacoglossa fotosintetikoa eta Aglajidae koloretsua talde honen barruan daudenekin nahasten dira, baina talde ezberdinetako kideak dira.

Galeria

Galeria honetan agertzen dira nudibrankioen barruan dauden kolore eta forma anitzak.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.