Nuclenor

Centrales Nucleares del Norte, S. A., Nuclenor, Garoñako zentral nuklearra martxan jartzeko jaio zen enpresa da, Iberdrola eta Endesa elektrikak enpresaren jabe direla.

Centrales Nucleares del Norte, S.A.
MotaSozietate anonimoa
SektoreaElektrikoa
Sorrera1957ko martxoaren 2a
SortzaileaIberdrola eta Endesa
EgoitzaCentral Nuclear Sta. Mª de Garoña; 09212 Burgos
MerkatuakEspainia
Langileak341 (2011)[1]
EskumendekoakGaroñako zentral nuklearra
Trilloko zentral nuklearra
Medidas Ambientales S.L.
AkziodunakIberdrola (%50); Endesa (%50)
Webguneahttp://www.nuclenor.org

Garoñako zentral nuklearraren jabea izateaz gain, enpresak 1992etik Trilloko zentral nuklearraren %2a ere badu, eta 1995an Eulen taldearekin batera Medidas Ambientales S.L. sozietatea sortu zuen, ingurugiro analisiak egiteko.

Enpresaren egoitza Garoñako zentral nuklearran dago.

Historia

1955ean Ginebran izandako Nazio Batuen Hitzaldi Internazionalaren ondoren, elektrizitatea ekoizteko energia nuklearraren erabilera baimendu zen. Hainbat energia enpresak energia elektrikoa modu horretan ekoizteko aukera ikusi zuen, horien artean garaiko Iberduero (gaur egun Iberdrola) eta Electra de Viesgo (gaur egun Endesa).

Nuclenorren kasuan, Electra de Viesgo Iberduerorekin harremanetan jarri zen, eta 1957ko martxoaren 2an Centrales Nucleares del Norte, S. A., NUCLENOR sortu zuten. Enpresaren helburua zentral nuklear baten eraikuntza zen. 1971ko martxoaren 2an Santa María de Garoñako zentral nuklearra sare elektrikora lotu zen.[2]

1983an Electra de Viesgo Banco Santanderrek erosi zuen, eta 1991tik Endesa enpresaren parte da, azken hau Enel talde italiarraren barruan dagoena.[3]

Akziodunak

Erreferentziak

  1. Nuclenor. «Informe Anual 2011», 33 or. (Noiz kontsultatua: 2013-06-19).
  2. Nuclenor. «Información general - Nuclenor. La empresa», 5 or. (Noiz kontsultatua: 2013-06-19).
  3. Endesa. «Conoce Endesa - Grupo Enel» (Noiz kontsultatua: 2013-06-19).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.