Nubiar Hanpadura
Nubiar Hanpadura domo geologiko bat da, Egiptoko Nilo Beherea eta ibai honen Sudango arroa bereizten duena. Mesozoikotik oso aktiboa izan da, eta bere atal batzuk oraindik ere aktibo daude. Niloak domo hau fraktura geologiko eta failen bidez zeharkatzen du[1]. Niloak dituen sei ur-jauzietatik lau hanpadura honetan daude.
500 kilometroko zabalera du, Neoproterozoikoko basamentu kristalino batekin eta Paleozoikoko sedimentuekin[2]. Oso aktiboa izan zen Zenozoikoan, altxamendu tektonikoarekin. 1980ko hamarkadan Egiptoko hegoaldean izandako lurrikarek erakusten dute, oraindik orain, aktiboa dela[3].
Erreferentziak
- Stern, Robert J.; Abdelsalam, Mohamed Gamal. (1996). «The Origin of the Great Bend of the Nile from SIR-C/X-SAR Imagery» Science 274 (5293): 1696–1698. doi: . (Noiz kontsultatua: 2017-08-23).
- Thurmond, Allison K.; Stern, Robert J.; Abdelsalam, Mohamed G.; Nielsen, Kent C.; Abdeen, Mamdouh M.; Hinz, Emily. «The Nubian Swell» Journal of African Earth Sciences 39 (3-5): 401–407. doi: . (Noiz kontsultatua: 2017-08-23).
- (Ingelesez) Gahalaut, Kalpna; Hassoup, Awad. (2012-02-01). «Role of fluids in the earthquake occurrence around Aswan reservoir, Egypt» Journal of Geophysical Research: Solid Earth 117 (B2): B02303. doi: . ISSN 2156-2202. (Noiz kontsultatua: 2017-08-23).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.