Now Euskal Herrira

Now Euskal Herrira 2015eko urtarrilaren 10ean Bilbon euskal preso politikoen aldeko manifestazioa izan zen. 2014eko abenduaren 19an aurkeztu zuen Sarek eta manifestazioak Now Euskal Herrira lema eramango zuen[1].

Bilbon 2015eko urtarrilaren 10ean bildutako jendetzaren zati bat Autonomia kalean.

Atxikimenduak

Ibilbidea eta antolakuntza

17:30ean abiatuko zen mobilizazioa, bi gunetatik. Nafarroakoek, Gipuzkoakoek eta Ipar Euskal Herrikoek udaletxea zuten abiapuntu, eta Bizkaikoek eta Arabakoek joandakoek, Casilla. Hurtado Amezagatik egingo zuten aurrera udaletxekoek eta Autonomiatik besteek. Bi buruak Zabalburun bilduko ziren[12].

Manifestazioko une jakin batean, guztiek batera elkarrekin argiak piztuko zuten. Bakoitzari bi «argi izpi» emango zitzaizkion[13].

Aurreko egunak

Abenduaren 3an, EH Bilduk adierazi zuen mobilizatu egin behar zela Madril mugi zedin[14].

2015eko urtarrilaren 2an, EH Bilduk presoak gerturatzea beharrezkoa zela esan[8].

Urtarrilaren 7an, Bilbora joateko deia egin zuen Sarek[2]. Egun berean jakin zen Eusko Jaurlaritza ez zela joango mobilizaziora[15]. Ordurako, 250 bat autobus antolatu zituzten Euskal Herrian nahiz atzerrian[16].

Urtarrilak 10: mobilizazioa

Bilboko Udaltzaingoak eman zituen datuen arabera, 75.000 lagun batu ziren. Bertan, dispertsioarekin amaitzeko, aktiboak izatea eskatu zieten herritarrei eta sakabanaketaren aurkako azken manifestazioa izatea espero zuen Sarek[17].

Mobilizazioaren ondorena

Urtarrilaren 11ean, Bilboko manifestazioaren gaineko balorazio positiboa egin zuen Sarek eta jendetsua eta anitza izan zelako. Gainera, salbuespenezko politika horrekin amaitzeko beharra azpimarratu zuen[18].

Erreferentziak

  1. «BERRIA: Urtarrilaren 10eko manifestaziora deitzeko bideoa aurkeztu du Sarek», NowBilbora
  2. Aitziber Laskibar Lizarribar, «Larunbatean Bilbora joatera deitu ditu Sarek giza eskubideen alde dauden guztiak», Berria, 2015-01-07
  3. «BERRIA: 101 atxikimendu urtarrilaren 10eko mobilizazioari», NowBilbora
  4. «Presoen eskubideen aldeko mobilizazioarekin bat egin dute ELAk eta LABek», Berria, 2015-01-04
  5. «“ESK Sindikatuak bat egiten du euskal presoak Euskal Herrira gerturatzeko Urtarrilaren 10rako deitua dagoen mobilizazioarekin.”», NowBilbora
  6. «NOTICIAS DE GIPUZKOA: Biurrun y Zabaleta irán a la marcha por los presos», NowBilbora
  7. «NAIZ: Sare suma nuevas adhesiones para la manifestación del día 10», NowBilbora
  8. «Presoak gerturatzea premiazkoa dela esan du EH Bilduk», EiTB, 2015-01-02
  9. «Kristau taldeek bat egin dute deialdiarekin», Berria, 2015-01-08
  10. «Euskal Herriaren Lagunak Bilbora joango dira nazioartetik», Berria, 2015-01-08
  11. «Aralarrek, Ezkerra Berdeak, Euskadiko CCOOk eta Lokarrik bat egin dute Bilboko mobilizazioarekin», Berria, 2015-01-08
  12. «Bizkaia eta Araba Casillara, besteak udaletxera», Berria, 2015-01-08
  13. ««Argi izpi» bihurtzen diren bina makila», Berria, 2015-01-08
  14. «EH Bilduk dio mobilizatu egin behar dela Madril mugiarazteko», Berria, 2015-01-03
  15. «Jaurlaritza ez da joango etzidamuko mobilizaziora», Berria, 2015-01-07
  16. «250», Berria, 2015-01-08
  17. Milaka lagun batu dira Bilbon, sakabanaketaren amaiera eskatzeko. EiTB 2015eko urtarrilaren 11.
  18. Sarek herritar gehiago erakarri nahi ditu, sakabanaketarekin amaitzeko. EiTB 2015eko urtarrilaren 11.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.