Novell NetWare

Novell NetWare bezero-zerbitzari ereduko eta 32 biteko sareko sistema eragilea da, Windows NTrekiko lehiaren ondorioz merkatua galtzen ari dena.

Sarrera

Direktorio-zerbitzu ahaltsu bat du (NDS, NetWare Directory Service). Arina, egonkorra eta exekutatzeko baliabide gutxi behar duen sare SEa da. Bere ahulezia kudeatze lanetan izan da, NT-ren erraztasunarekin konparatuz.

NetWare-ren eginkizun nagusia erabiltzaile multzo bati fitxategi-zerbitzua ematea da, nahiz eta estazioak DOS, Windows, Unix edo Macintosh bezero desberdinak izan. NetWare-ren arkitektura modularra eta hedagarria da.

Honetaz aparte, bere NCP protokoloaren barruan beste zerbitzuak ditu:

  • Fitxategi erabiltzaile anitzentzako atzipena
  • Segurtasuna
  • Baliabideen kontrola
  • Gertaeren berri ematea
  • NetWare zerbitzu direktorioa
  • Inprimatze zerbitzuak
  • Sare kudeaketa.

NetWare egitura

NetWare NDS ( NetWare directory system) baliabideak antolatzeko sistemarik ahaltsuena eta malguena da. Windows 2000 agertu arren ere.

Objektuen oinarritutako egitura

NDS banatua direktorio zerbitzuen inplementazioa da (ISO ren X.5000 arauan eta LDAP protokoloan oinarrituta). Zerbitzu honekin sareko erabiltzaileen, zerbitzarien, aplikazioen eta baliabideen erregistroa mantentzen da. Bereziki sare arteko kudeaketarako zuzenduta. Informazio guzti hau hierarkikoki antolatutako datu-base baten oinarritzen da. Datu base honetara sartzen dira erabiltzaileak eta administratzaileak sarea erabiltzeko edo kudeatzeko.

NDS-ek, sareko osagai guztiak erabiltzaileak barne, objektu bezala tratatzen ditu. Objektu batek ditu: ezaugarriak, beste objektuengan eskubideak eta alderantziz objektu berarengan beste objektuek eskubideak dituzte. Objektu mota batzuk beste objektuak izan ditzakete, objektu-ontziak alegia. Sare bat irudikatzen da, direktorio-zuhaitz (zuhaitz genealogiko) bat bezala. Aipatu behar da sare direktorio-zuhaitza administratzaileen gauza dela eta kokapen fisikoarekin ez duela zerikusirik.

Objektu mota bi daude: orriak eta ontziak. Orriak: zerbitzariak, estazioak, erabiltzaileak, inprimagailuak, diskoak... dira. Ontziak, mota bereko edo desberdineko objektuak biltzeko, antolatzeko balio dituzte.

Eskubideak eta herentzia

Atzipen eskubidea eta ondorioz segurtasuna arazo garrantzitsu da erabiltzaile anitzeko SEetan.

Lehen segurtasun neurria erabiltzailea kautotzea (erabiltzaile-izena; pasahitza) da. Ondorengo maila, atzipen eskubideetan datza. Atzipen eskubide hauek ondo zehaztu ezkero, datu pribatuak miatzea, inprimagailuak oker erabiltzea... eta larriena, erabiltzaileen eskubideak baimenik gabe aldatzea saihestuko dituzte.

NDS sisteman, eskubideak objektuei esleitzen zaizkie. Objektu batek beste batengan izan ditzake eskubideak eta alderantziz beste batzuk honengan. Eskubideak objektuengan, ezaugarriengan eta fitxategi-sistemarengan esleitu ahal dira.

Beste ezaugarri garrantzitsu bat herentzia da. Orduan herentzia ez bada iragazten, objektu semeak objektu aitaren eskubideak oinordetzan hartzen ditu. Objektu batek objektu-ontzi baten eskubideak eskuratzen baditu, objektu-ontziaren barruko objektu guztiengan eskubideak lortzen ditu ere. Adb: informatika mintegian beste erabiltzaile bat sortzen bada, erabiltzaile berri honek automatikoki oinordetzan hartzen ditu mintegiko eskubideak.

Herentzia era zuzenean hartzen da baina badaude beste era batzuk herentzia zeharka lortzeko ere. Bestalde aipatu, NDS guztiz integratuta dagoela DNS-rekin (Domain Name System).

NetWare versus NT

NDS-ren azken bertsioaren (2000. urtearen inguru) ezaugarriek oso aurreratua bihurtzen dute. Aditu askoren ustez, NDS teknikoki NT-ren direktorio aktiboren (AD) gainetik dago. NDS plataforma anitza da ( NetWare, Windows 9x, Linux, SAP, SunOs...).

Bestalde, AD bakarrik eta esklusiboki W2K-n oinarrituta dago. Hau ez da arazoa Microsoft-entzat baina sare administratzaile batentzako badu garrantzia.

Novell-ek bere filosofia jarraitzen du, hau da, NDS-k merkatuko estandar ireki guztiak bete ditzan. Aldiz Microsoft-en estrategia da, bera dela jarraitzeko estandarra eta momentuz merkatuak arrazoia ematen dio.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  • (Ingelesez) Bill Lawrence: Using Netware 4.1, QUE, 1996.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.