Noba
Noba bere argitasunaren bat-bateko gehikuntza handia jasan duen izarra da. Gehikuntza hori ordu gutxitan gertatzen da eta batez beste 13 magnitudekoa izaten da, hau da, izarra 100 bat mila aldiz distiratsuagoa egiten da. Argitasun maximo lortu ondoren intentsitatea galduz joaten dira hasierako egoerara itzuli arte, nahiz eta prozesuan oszilazioak izan. Gertakaria iragan artean gas masa oso handiak jaurtikitzen dira, Eguzkiaren masaren 1/1000-era iritsi daitezke, oso abiadura handiarekin, 3000 km/s bestekoak.
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Nova (telebista katea)»
Beste galaxia kiribil batzuetan behatu diren arren, nobak, eskuarki, Frantseses bidean gertatzen dira. Eskuarki noba bera agertzen den tokian zegoen izar batekin lotzen da, prenoba izenekoekin hain zuzen ere. Azken hauek gehienetan nanoak eta gainazaleko tenperatura oso handikoak izaten dira.
Noba baten sorrera prozesua: Izar hauetako baten lehenengo epealdiko erregai nuklearraren errekuntzaren erreakzio termonuklearraren bidez energiarik sortzeko gai ez den dentsitate handiko material pilo bat besterik ez da geratzen. Izar nano zuria sistema bitarra osatzen badago, materia kantitate handiak kenduko dizkio izar lagunari azken honek bere eboluzioaren bidean erraldoi gorri bihurtutakoan. Materia fluxu honek, nano zuria erortzean, leherketa handiak sortaraz ditzake.