Notting Hill
Notting Hil Erresuma Batuko Londres hiriburuko Kensington eta Chelsea barrutian dagoen eremu bat da. Hain zuzen ere, Kensington Gardens parkeko ipar-mendebaldeko muturretik hurbil dago.
Notting Hill | |
---|---|
Londresko esparrua | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Kensington eta Chelsea |
Posta kodea | W11 eta W10 |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°30′35″N 0°12′15″W |
Azalera | 1.59 km² |
Mugakideak | North Kensington eta Kensington |
Demografia |
Historia
XIX mendean oraindik nekazal eremua zen eta industria apur bat ere bazen adreilu eta teila lantegi gutxi batzuk baziren eta. Ladbroke familia zen lur hauen jabea baina 1820 hamarkadan Londresen hedatzea Bayswater aldera iritsi zenean James Weller Ladbrokek urbanizazio planak abiatu zituen, Thomas Allason gidaritzapean kaleak eta etxeak eraikitzen hasiz. Oraindik badira Ladbroke Grove auzunea edo Ladbroke Square enparantza, esate baterako. Etxeak handiak ziren arren ez zituzten Londresko aberatsak erakarri, hauek hiriaren erdigunetik gertu bizitzea erabaki baitzuten.
XX mendearen hasieran klase ertaineko biztanleek erosi zituzten etxe haundi hauek, aurrez zatitu egin zituztelarik. Bigarren Mundu Gerran bonbaketek eraikin ugari suntsitu zituzten eta gerraosteko Notting Hill gainbeheran sartu zen Londresko eremu okerrenetakoa bihurtzeraino. Txabolen suburbioa bihurtu zen. Egoera horretan 1958ko abuztuan arrazakeria istiluak izan ziren auzoan indiar jatorriko biztanleen aurka.
1960 eta 1970 hamarkadetan txabola guztiak eraitsi eta birmoldaketa handia izan zuen auzoak. Mediterranear jatorriko inmigranteak iritsi ziren (espainiarrak, portugesak, marokoarrak...) eta 1980 hamarkadan Londresko klase ertaineko familiak itzuli ziren. Ordutik aurrera Notting Hill auzo bizia bihurtu da.
Izaera eta kultura
Jatorri ezberdineko jendea bizi den auzo kultur-anizdun eta atsegina da, horrek auzotarrak pentsakera irekia eta aurrerakoia izan dezaten eragina izan du. Bertan, urtero Notting Hill Carnival inauteri jaialdia ospatu ohi da. Ziurrenik auzo edo eremu honetako kalerik ezagunena Portobello Road kalea da, bertan Portobello Road Market deritzon kale-azoka ospatu ohi da, bigarren eskuko eta zaharkinen salerosketa gune garrantzitsua dena.
Eremu honetako eraikinak itxura atzegin eta aurrealde koloretsuak izan ohi dituzten, denen artean ezagunenetakoa Tabernacle eraikina delarik.
Notting Hilleko eremuak
- Ladbroke Grove
- Notting Hill Gate
- Portobello Road
- Westbourne Grove
- North Kensington
Zinema
1999an auzo honetan Notting Hill filma filmatu zen.
Iruditegia
- Portobello Road kalea.
- Portobello Road kaleko azoka.
- Portobello Road kaleko azoka.
- Notting Hill Carnival jaialdia.
- Notting Hill Carnival jaialdia.
- Notting Hill Carnival jaialdia.
- Tabernacle.
- All Saints Notting Hill eliza.
- St Peter eliza.
- St James eliza.
- St Jones eliza.
- Notting Hill filmeko liburudenda.
- Leinster Square.
Auzotar ezagunak
- George Orwell (1903-1950), idazlea
- Damon Albarn (1968- ), musikaria
Informazio praktikoa
- Metro geltokiak:
- Notting Hill Gate
- Holland Park
- Latimer Road
- Ladbroke Grove
- Westbourne Park
- Royal Oak (Notting Hill Carnivalerako geltokia)